Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • July 2025

  • Sat 26

    EKO-JOSTAILUEN TAILERRA: KARTOIZKO HEGAZKINA

    July 26, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Eskulan tailer honetan, 6 urtetik gorako haurrek kartoizko hodiak, plastikozko tapoiak eta beste elementu batzuk berrerabili ahal izango dituzte jostailuzko hegazkin zoragarri bihurtzeko, eta nahi duten bezala apaindu ahal izango dituzte. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Sun 27

    BOLUEKO ZUHAITZ GALDUAK (JARDUERA AUTOGIDATUA)

    July 27, 2025 @ 10:30 am - 11:30 am

    Bolueko hezeguneko zuhaitz batzuen arrastoa galdu dugu. Aurkitzen lagunduko diguzu?Jarduera autogidatu horren bidez, parte hartzen duten pertsonek eta taldeek ekosistema honetako 5 espezie tipiko identifikatu ahal izango dituzte, hala nola lizarra, hurritza, haltza, makala edo sahatsa. Aretotik ematen diren materialak erabiliz, parte-hartzaile bakoitzak herbario sinple bat egin ahal izango du. Parte hartzen duten eta beren […]

  • Sun 27

    BOTANIKARIA EGUN BATEZ (JARDUERA AUTOGIDATUA)

    July 27, 2025 @ 10:30 am - 11:30 am

    Landareen gaia gustatzen zaizu, baina zaila egiten zaizu kaktus bat eta geranio bat bereiztea? Horrela bada, hau da zure jarduera! Botanikaren mundu liluragarrira hurbiltzeko, Ingurumen Aretotik gida digital bat bidaliko dizugu, Bolue inguruan oso ohikoak diren 8 espezieren argazki, marrazki eta bideoekin. Helburua, hezegunean zuen kabuz egingo duzuen ibilbide baten bidez, landare horiek identifikatzea eta […]

  • Sun 27

    HEGAZTIEN KOLOREAK

    July 27, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Gure inguruko hegazti batzuek koloreak galdu dituzte. Kolore horiek berreskuratzen lagunduko diezue? Jarduera honen bidez, Ingurumen Areto inguruan pista-joko erraz bat egingo da, eta parte hartzen duten taldeek 6 hegazti misteriotsuak zein diren asmatu beharko dute, eta benetako koloreekin koloreztatu beharko dituzte. Gainera, jarduera amaitzerakoan, Baliabide Zentroko “Getxoko hegaztiak” argazki-erakusketa bisitatu ahal izango da. Gomendatutako […]

  • Thu 31

    NATURAREN DETEKTIBEAK + ESPLORATZAILE TXIKIAK

    July 31, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Esploratzaile txikiak (3 urtetik aurrera) eta Naturaren detektibeak (6 urtetik aurrera)  ekintza autogidatuetan Ingurumen Aretoko inguru naturala ezagutuko da zentzumenen eta esperimentazioaren bidez. Horretarako, Ingurumen Areto inguruan zenbait geldialdi egitea planteatzen da, eta hauetan ingurumenarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Geldialdiak baratzean, hildako enbor batean, tximeleten oasian, dortoken putzuan eta Arboretumean egiten dira, dinamika ezberdinak […]

  • September 2025

  • Sat 6

    BIO-DIVER: PUTREA ERLIEBEAN

    September 6, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Putrearen nazioarteko eguna aprobetxatuz, parte hartzen duten txikiek koadro bat egin ahal izango dute, hainbat testura dituen erliebezko sai dibertigarri batekin. Hegazti sarraskijale hauek naturan duten garrantziaz hitz egiteko aprobetxatuko da. Gomendatutako gutxieneko adina: 6 urte. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoaren baieztapena […]

  • Sun 7

    ZOMORROEN-BILA

    September 7, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Jarduera honen bidez, 8 urtetik gorako haurrek eta haien familiek gure inguruko intsektu eta zomorrotxoen zati bat ezagutu ahal izango dute, gure ekosistemetan betetzen duten funtzioa ezagutu eta kontserbazioaren garrantziari buruz hausnartu ahal izango dute. Horretarako, lupa batzuk erabiliz, zerrenda batean identifikatuko dituzte ikusten dituzten animalia txiki guztiak. Ondoren, gure intsektarium-ean benetako intsektuak mikroskopio digitalaren […]

  • Sat 13

    ESCAPE ROOM: ZABORRETA DOKTOREA

    September 13, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Zaborreta Doktoreak ingurumenarekiko sortu duen plan suntsitzailearekin bukatzeko beharra dago. Horretarako, familiek eta taldeek hainbat froga eta pista gainditu eta topatu beharko dituzte, doktoreak bere egitasmoa lor ez dezan eta Ingurumen Aretotik garaiz ihes egiteko. Modu aktibo zein dibertigarri baten ingurumen arlo desberdinak jorratuko dira: hondakinen kudeaketa, biodibertsitatea, kontsumo arduratsua, besteak beste. Ekimen hau ordu […]

  • Sun 14

    ESKULAN JASANGARRIAK: ARKATZ-ONTZIAK PLASTIKOZKO BOTILEKIN

    September 14, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako umeei zuzendutako eskulan tailerra. Bertan, plastikozko botilak berrerabili ahal izango dituzte munstro itxurako arkatz-ontzi dibertigarriak egiteko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Sat 20

    AZTARNEN BILA

    September 20, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera berri bat da, gure inguruko animaliek uzten dituzten arrastoak identifikatzen ikasteko. Ekintza bi zatitan banatzen da: ginkana autogidatua ezkutatutako aztarna aurkitzeko, eta eskulana, aztarna baten moldea egiteko hezitzaile baten laguntzarekin. Eskulana egiten den bitartean, animaliek uzten dituzten beste arrasto-mota batzuk erakutsiko dira. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96