ESKULAN JASANGARRIAK: ARKATZ-ONTZIAK PLASTIKOZKO BOTILEKIN
6 urtetik gorako umeei zuzendutako eskulan tailerra. Bertan, plastikozko botilak berrerabili ahal izango dituzte munstro itxurako arkatz-ontzi dibertigarriak egiteko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.
