Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • June 2018

  • Sun 3

    TXIKI TAILERRAK: ANDERE-BELARRAREN HOSTO-ALDAXKAK

    June 3, 2018 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela baliatuz, Andere-belarraren hostoak erabiliz hosto-aldaxkak lortzeko tailerra egingo da. 6-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra da, 10:30- etatik 13:30-etara burutuko da eta Ingurumen Aretoko hezitzaile batek dinamizatuko du. Parte hartzaileek hosto-aldaxkak etxera eraman ahal izango dituzte.

    Free
  • Tue 5

    INGURUMEN DOKUMENTALEN PROIEKZIOA

    Featured June 5, 2018 @ 4:00 pm - June 8, 2018 @ 5:00 pm

    Helduei zuzendua. Aste berdea aprobetxatuz, Getxoko biztanleak Ingurumen Aretora hurbiltzea sustatunahi dugu: Aretoak ematen dizkigun aukerak ezagutzeko, gure erakusketa iraunkorra ikusi ahal izateko,eta bide batez, ingurumenarekin erlazionatuta dauden hainbat dokumental ikusteko. Egun bakoitzean,dokumental ezberdina jarriko dugu, 16:00etatik 17:00ak bitartean.

  • Sat 9

    TXIKI TAILERRAK: KARRAMARROA ETA DORTOKA OSKOLEKIN EGITEKO TAILERRA

    June 9, 2018 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra da. Ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela baliatuz eta horretaz bain, ekainaren 8an Ozeanoen Nazioarteko Eguna dela eta, itsas-izaki bi egiteko aukera izango dute parte hartzaileek, benetako oskolak eta beste birziklatutako materialak erabiliz. Tailerra 10:30-etatik 13:30-etara burutuko da eta Ingurumen Aretoko hezitzaile batek dinamizatuko du.

    Free
  • Sun 10

    GINKANA AUTOGIDATUA BOLUE HEZEGUNETIK

    June 10, 2018 @ 10:00 am - 2:00 pm

    Ekintza honekin familiek eta lagun taldeek Hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute, kanpoan egiten diren joku eta ekintza desberdinen bitartez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dira eta horietako bakoitzean froga bat burutu.

    Free
  • Sat 16

    ARGAZKI RALLY-A: “BOLUEKO URA”

    June 16, 2018 @ 10:00 am - June 17, 2018 @ 2:00 pm

    Argazki Rally-aren bitartez, parte hartzaileak Getxoko zona berde garrantzitsuenetariko batera hurbilduko dira. Lehenik eta behin, hezeguneko puntu esanguratsu desberdinak erakusten dituen mapa bat jasoko dute. Horietako hiru aukeratu eta horien argazkiak atera ondoren Ingurumen Aretora bidali beharko dituzte. Desertifikazioaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela baliatuz, aukeratutako gaia “Bolueko ura” da. Argazki irabazlearen egileak produktu ekologikoen saski […]

    Free
  • Sat 23

    ALTXORRAREN BILA

    Featured June 23, 2018 @ 10:00 am - 2:00 pm

    Altxorraren Bila familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honetan talde bakoitzak koordenatu batzuk jasoko ditu eta horietako bakoitzean ezkutatutako “altxor” bat aurkitu beharko du. Altxor horrek hezeguneko toki esanguratsu baten informazioaz gain, letra bat izango du. Taldeek hitz bat osatu beharko dute letra guztiak erabiliz. Hitz sekretuaren asmatzaileen artean Getxo Aquarium-erako bi sarrera zozketatuko […]

  • Sun 24

    GINKANA AUTOGIDATUA BOLUE HEZEGUNETIK

    June 24, 2018 @ 10:00 am - 2:00 pm

    Ekintza honekin familiek eta lagun taldeek Hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute, kanpoan egiten diren joku eta ekintza desberdinen bitartez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dira eta horietako bakoitzean froga bat burutu.

    Free
  • Sat 30

    HELDUENTZAKO TAILERRA: SAIO ASTRONOMIKOA, HITZALDIA ETA BEHAKETA

    Featured June 30, 2018 @ 10:00 pm - July 1, 2018 @ 12:30 am

    Hitzaldi eta behaketa hau Bizkaiko Astronomia Elkarteak emango du ekainaren 30ean, Asteroideen Nazioarteko Eguna dela baliatuz. Ekintza hau helduei bideratuta dago (16 urtetik gora) eta 2 ordu eta erdiko iraupena izango du.

  • July 2018

  • Sun 1

    GEOCACHING-A

    July 1, 2018 @ 10:00 am - 2:00 pm

    Mundu osoan jolasten den joko bat da altxorrak aurkitzeko GPS baten laguntzaz. Funtsezko ideia da aire zabalean ezkutatuta dauden ontziak aurkitzea, kasu honetan, Ingurumen Aretoko inguruetan.

    Free
  • Sun 1

    ALDI BATERAKO ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA: “IBAIALDE”, AZTERTU PROGRAMA

    July 1, 2018 @ 10:00 am - July 9, 2018 @ 5:00 pm

    9 "roll up" itxurako panelez osatutako erakusketa hau Euskadiko  ibaien sekretuak aurkezten dizkigu. Aurreko erakusketa -Felipe Manterola, Herri giroko gizarteko argakilaria- ordezkatuko du (uztailaren 9a arte).

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96