TXIKI TAILERA: TRIKUA PIPEKIN
Habitaten Munduko Egunaren hurbiltasuna aprobetxatuz (urriak 3), 3 urtetik gorako umeentzako txiki tailer hau antolatuko da. Triku polit bat egin ahal izango dute, batez ere buztina eta pipak erabiliz. Tailerrean animalia horren ezaugarriez, habitataz eta ekosistemetan duen garrantziaz hitz egingo da. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena […]
