ESKULAN IRAUNKORRAK: INAUTERIETAKO MASKARAK
Hiru urtetik gorako haurrei zuzendutako tailerra da, eta, inauteriak direla eta, parte-hartzaileek maskara politak egin ahal izango dituzte, basa-animaliak irudikatzen dituztenak. Horretarako, hainbat material berrerabiliko dira, hala nola arrautza-ontziak edo kartoia. Bi txanda egingo dira: 10: 30etik 11: 45era eta 12: 15etik 13: 30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.
