Hezkuntza programa maila guztietara moldatua dago, Haur Hezkuntzatik hasita Batxilergo eta Formakuntza Zikloetara. Proposatutako programak euskaraz eta gazteleraz garatu daitezke, astelehenetik ostiralera. Horretaz gain, Ingurumen Aretoak elkarte desberdinetara zabaltzen du eskaintza: kultur elkarteak, astialdiko taldeak, helduen taldeak, udalekuak etab.
Ingurumen hezkuntza
Zonaldeko elementu esanguratsuenak ezagutaraztea, ingurumenaren ikuspegitik, bai naturalak bai hiri ekosistemarenak.
Ingurumenaren babesa
Ingurumenaren babes eta berreskurapenera zuzendutako jarrerak garatzea.
Erakusketak
Giza aktibitateak ingurumenean dituen eraginak agerian jartzea.
Garapen iraunkorra sustatzea
Gure inguru hurbilean garapen iraunkorra sustatzea, informazio, formakuntza eta parte hartzearen bitartez.
UNITATE DIDAKTIKOAK
Getxoko Ingurumen Aretoko proposamen didaktikoak Eskolako Agenda 21-ean landutako gaietan sakontzea ahalbidetzen du, hala nola: Hondakinak, Kontsumo Arduratsua, Ura, Biodibertsitatea etab.
Eskaintzen diren programa guztiak doakoak dira, hala ere garraio eta janari kostuak ikastetxeak hartu behar ditu bere gain.
Informazio gehiago nahi izanez gero, edota bisita eguneko erreserba egiteko, Ingurumen Aretoarekin kontaktuan jar zaitezkete telefonoz edo emailez.
