Erakusketak

ERAKUSKETA IRAUNKORRA

Getxoko Ingurumen Aretoko erakusketa iraunkorrak udalerriko alderdi desberdinen inguruko informazioa biltzen du, herrigunearen ingurumen arazoak barne: hondakinak, mugikortasuna, energia, kontsumo iraunkorra…

Horretaz gain, erakusketa honetan azaldutako informazioa modu interaktibo batean osatzen da Tablet batzuen bitartez.

Zentroa irekita dagoen ordutegian bisita daiteke.

ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

JITOAN DAGOEN NATURA

Uztailaren amaierara arte, Sonia Bouso artista bisual eta diseinatzaile getxotarrak erakusketa jarriko du Getxoko Ingurumen Aretoan.

Artistak konposizio eta instalazio iragankorrak egiten ditu, ikebanaren premisetan oinarrituta, eta, ondoren, argazkia ateratzen du. “Jitoan dagoen natura” lanean, Getxoko hondartzetan bildutako landare-materialekin lan egiten du batez ere, olatuen oldarraldi nekaezinaren ondorioz higatuak, eta itsasoak itzulitako materia naturala, modelatu ondoren. Pitzadura bakoitzak, korapilo bakoitzak, orbain bakoitzak, bidaien istorio bat kontatzen du, eta, batzuetan, harkaitzen aurkako topaketa bortitzak.

Erakusketan zehar, gainera, elkarlaneko instalazio batean parte hartu ahal izango da, bere sortzailekideek eraldatu eta eraldatzen duten lan batean, artearen, naturaren eta pertsonen elkargunea aztertzen duen esperientzia partekatu batean, interkonexioa nabarmenduz.

Apirilaren 26an, Sonia Bousok bisita gidatua egingo du 12:00etatik 13:00etara.