Unitate didaktikoak
GURE PAISAIAK: GEODIBERTSITATEA
Ibilbide honen helburu nagusia Udalerriko aspektu desberdinak ezagutzea da, biodibertsitatearen aldetik baita geologia eta paisaiaren aldetik ere, Getxo osatzen duten ekosistema desberdinetan arreta jarriz. Ingurunean gizakiaren jarduera batzuek duten inpaktua aztertzen da. Hori dela eta, ibilbidean zehar Getxoko gune batzuk ezagutuko dira aspektu naturala dutenak, baina gizakien ekintzen ondorioek sortutakoak. Bisita amaitzeko Ingurumen Aretoan tailerra egingo da.
LURRA ZAINTZEN
Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako lehenengo ziklora zuzendutako programa honetan zentzumenak eta hainbat jolas ezberdin erabiliz gure ingurua babestea zein garrantzitsua den ikasiko dugu. (2018ko abendutik aurrera).
ELIKADURA JASANGARRIA
Programa honen bitartez elikadura-burujabetza bezalako edukietan barneratuko gara, elikadura jasangarria gure ingurua ez suntsitzea eta baliabide naturalak ez agortzea bermatzen duena hori dela nabarmenduz, eta gainera, modu orekatuan elikatuz.
INGURUNEKO ZUHAITZAK
Getxoko Aretoaren alderdietatik eta Bolueko Hezegunetik ibilbide honen bidez paisaia osatzen duten zuhaitz espezieen azterketa egingo da (autoktonoak eta aloktonoak), baita zuhaitzen biologiarekin zuzenean erlazionatuta dauden hainbat aspektuen azterketa ere.
GURE AZTARNA… EKOLOGIKOA
Getxoko Aretoaren alderrietatik eta Getxoko kale batzuetatik ibilbidearen bitartez, aztarna ekologikoa kontzeptua sakontzen da. Kontzeptu hau gure karbono aztarna murrizten edo handitzen duten eguneroko ekintzak desberdintzeko erabiltzen da. Helburua giza bizitzarentzat daukan ingurumenak duen balioa eta garrantzia ezagutzea da, baita oreka ekologikoaren babesa eta berreskurapena sustatzea ere.
YINKANA HEZEGUNETIK
Bolueko Hezegunetik ibilbide baten bidez, froga eta jolas desberdinetan antolatuta dagoena, biodibertsitatearekin eta Hezegunearen iraganarekin baita etorkizunarekin ere erlazionatuta dauden hainbat aspektu lantzen dira. Helburu nagusienetariko bat hezegunearei egokituta dauden animali, landare eta zuhaitz espezieak zuzenean ezagutzea da, ekosistema honi egokituta daudenak, baita Bizkaiko eremu handi batean dauden espezie inbaditzaile batzuk ere. Bisita amaitzeko Ingurumen Aretoan tailerra egingo da.
BIRZIKLATU ZURE BIZITZA
Larrañazubiko zabortegi zaharraren eta Getxoko Hondakinen Transferentzi Gunearen bisitaren bidez hondakinen Udal kudeaketa ezagutuko da. Helburua gure kontsumitzeko moduaren ondorioak aztertzea da, arazo honen aurrean jarrera pentsakorrari eta kritikoari bidea ematea eta kontsumo arduratsuaren onurak berenagatzea. Bisita amaitzeko Ingurumen Aretoan tailerra egingo da.
Ura eta biodibertsitatea
Bolueko hezegunetik ibilbide baten eta ondorengo ekintza baten bidez, Aretoan egiten dena, hainbat aspektu lantzen dira biodibertsitatearekin, urarekin eta ingurumenean gizakien jarduera batzuek dauzkaten eraginarekin erlazionatuta daudenak. Hezegunea osatzen duten animali baita landare-espezie desberdinak ezagutzeaz gain, ekintza honen helburua ingurumenarekiko baita ur kontsumoarekiko jarduera arduratsuak bultzatzea da
