Ekainaren 26an (Igandea) jarduera berri bat estreinatuko dugu Ingurumen Aretoan. “Nire lehen urratsak naturan” jarduera da, eta etxeko txikienei zuzenduta dago, zehazki, 8 eta 18 hilabete bitarteko haurrei.
Jarduera honen helburua, “Baso eskolaren” metodologiarekin zerikusia duten kontzeptuetan oinarrituta, naturarekiko lotura sustatzea da, txikitatik, eta aita-amak naturarekin berriz konektatzea ere sustatzea.
Ingurumen Aretoko jarduera guztiak bezala, doako jarduera izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da.

