Uztailerako jarduera-programa oraindik argitaratu ez bada ere, primizian aurreratu nahi dizuegu hilaren 3an jarduera berri bat estreinatuko dugula, gutxienez bi pertsonako taldeei zuzendua.
“Itsu-itsuan naturan” jarduera da, eta “baso eskola” deritzonaren metodologian eta filosofian oinarrituta dago.
Jarduera autogidatu berri honen bidez parte hartzaileek Ingurumen Areto inguruan esperimentazio sentsorialean oinarritutako hainbat joko dibertigarri garatu ahal izango dituzte. Ekintza honen helburua zentzumen desberdinak esnatzea da naturara hurbildu eta berarekin konektatzen laguntzeko.
Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara.
Betiko lez, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea. Parte hartzeko gomendatzen dizuegun gutxieneko adina 8 urtekoa da.
Itxaron zaituztegu!

