Duela aste batzuetatik hona hainbat esku-hartze egiten ari dira Bolueko hezegunean, haren kontserbazio-egoera hobetzeko.
Bolueko hezegunearen (euskal kostalde osoan dagoen ur gezako hezegune bakarra) arazo nagusietako bat kolmatazioa da (jasotzen diren hondakin solidoen kopuruak hezeguneen, aintziren edo urtegien edukiera betetzen duenean gertatzen da).
Azken esku-hartze horiekin, hezegunea “gaztetu” egingo da, hainbat espezieren mesedetan, hala nola apoarmatu istilzalea-Euskal Autonomia Erkidego osoko narrasti mehatxatuena, zeinak uharte esperimental bat izango baitu ugalketa bultzatzeko- edo arrain hiruarantza.
Gainera, 1. putzua LarraƱazubi errekarekin konektatuta egongo da eta ur-ekarpenak jasoko ditu.
Bestalde, Bonben Etxeko hegaztien behatokia ere berreskuratuko da.


