Aste honetan zehar otsaileko jardueren programazioa argitaratuko dugu. Baina zuen pintzelak eta argazki-kamerak prestatzen joateko iragarri nahi dizuegu otsail osoan zehar “Bolueko hezegunea” lehiaketan parte hartu ahal izango duzuela. Lehiaketa hori Hezeguneen Munduko Eguna dela eta antolatu da, eta hainbat kategoria ditu:
– 4 eta 9 urte bitarteko haurrentzako marrazki lehiaketa (saria txikientzako produktu ekologikoen saski bat izango da).
– 10 eta 15 urte bitarteko haurrentzako marrazki lehiaketa (Saria Karpin Faunarako 2 sarrera izango dira).
– 16 urtetik gorako helduentzako argazki lehiaketa (saria produktu ekologikoen saski bat izango da).
Kasu guztietan gaia Bolueko hezegunea izango da, eta bertako paisaiarekin, faunarekin, florarekin, kontserbazio-egoerarekin eta bertan egiten diren jarduerekin lotutako lanak aurkez daitezke.
Argazkiak eta lanak sare sozialen bidez (Facebook, Twitter eta Instagram) parteka daitezke, Ingurumen Aretoa etiketatuz, edo posta elektronikoz info@ingurumenaretoagetxo.eus helbidera bidal daitezke.
Argazki lehiaketaren oinarriak kontsultatu HEMEN.
Marrazki lehiaketaren oinarriak kontsultatu HEMEN.
Anima zaitez eta parte hartu!
