Prest dugu otsaileko programazioa!

Eta, beti bezala, adin guztiarentzako jarduera mordo batekin beteta dator, hala nola etxeko xarabea sendabelarrekin egiteko tailerra, 16 urtetik gorako pertsonei zuzendua eta otsailaren 15ean egingo duguna .
Bestalde, eskulan-tailerretan parte hartu ahal izango duzue, baita naturan bizirauten ikasteko jardueretan, escape-room-etan eta Eskolako Agenda 2030eko hezkuntza-programan parte hartzen duten Getxoko ikasleei anfibioentzako putzu bat eraikitzen lagundu ere, otsailaren 28an.

Beti bezala, jarduera guztiak doakoak dira, baina aldez aurretik izena eman behar da kasu guztietan.

Zuen zain gaude!

Related posts