Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • November 2019

  • Sun 3

    TXIKI TAILERRA: EGIN EZAZU FUTBOLINA!

    November 3, 2019 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra da. Parte hartzaileek zapata kutxak, pintzak eta lastotxoak erabiliko dituzte futbolin txiki bat sortzeko. Tailerra 10:30-etatik 13:30-etara burutuko da eta komenigarria da aldez aurretik izena ematea.

    Free
  • Sat 9

    GURE INGURUKO TXIMELETAK

    November 9, 2019 @ 10:00 am - 2:00 pm

    Ekintza berri honek gure inguruan aurkitzen diren tximeleta desberdinak ezagutzen laguntzea bilatzen du. Modu autogidatuan, eta adin desberdinetako pertsonentzako moldatutako materialak erabiliz, Tximeleten oasiaren inguruan aurkitzen diren espezie desberdinak identifikatzen ikasiko dute parte hartzaileek. “Euskadiko Eguneko Tximeletak” gidaliburua ere eskainiko da identifikazioan laguntzeko. Ekintza 10:00-etatik 14:00-etara burutuko da. Ekintza honetarako ez da beharrezkoa izena ematea […]

    Free
  • Sat 9

    GINKANA AUTOGIDATUA BOLUEKO HEZEGUNETIK

    November 9, 2019 @ 10:00 am - 2:00 pm

    Ginkana autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute kanpoan egiten diren joko eta ekintza desberdinen bitartez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dira eta horietako bakoitzean froga bat burutu.

    Free
  • Sun 10

    TXIKI TAILERRA: PAPER BIRZIKLATUA I

    November 10, 2019 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 eta 14 urte bitarteko umeei zuzendutako ekintza honetan egunkariak eta beste paper erabiliak aprobetxatuz paper birziklatua nola egiten den erakutsiko da. Sortutako papera Ingurumen Aretoan lehortzen utziko da eta azaroak 24an, ekintzaren bigarren partean, paper hau eskulan bat egiteko erabiliko da. Tailerra 10:30-etatik 13:30-etara izango da. Ekintza doakoa da baina komenigarria da aurretik izena […]

    Free
  • Sat 16

    HELDUENTZAKO IBILBIDE ETA TAILERRA: IKASI ETXEKO XAMPUA ETA EZPAIN-BABESLE EGITEN

    November 16, 2019 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Ordu bete inguru iraungo duen ibilbide labur batekin hasiko da ekintza. Bolueko hezegunetik hasita, inguruan ugariak diren landareak bilduko dira, azeri buztana eta asuna, eta ondoren Ingurumen Aretoko egurrezko etxolan xanpuak eta ezpain-babeslea egingo dira, Landare zale elkarteko Robertorekin. Parte hartzaileak Bolueko hezegunean elkartuko dira 10:30tan eta tailerrak 13:30ak arte iraungo du. Beharrekoa da aldez […]

    Free
  • Sun 17

    FAMILIENTZAKO ESCAPE ROOM-A: ZABORRETA DOKTOREA

    November 17, 2019 @ 10:00 am - 2:00 pm

    Zaborreta doktoreak ingurumenarekiko sortu duen plan suntsitzailearekin bukatzeko beharra dago. Horretarako, familiek eta taldeek hainbat froga eta pista gainditu eta topatu beharko dituzte, doktoreak bere egitasmoa lor ez dezan eta Ingurumen Aretotik garaiz ihes egin ez dezan. Modu aktibo zein dibertigarri baten ingurumen arlo desberdinak jorratuko dira: hondakinen kudeaketa, biodibertsitatea, kontsumo arduratsua, besteak beste. Ekimen […]

    Free
  • Sat 23

    BOLUEKO ESPLORATZAILEAK

    November 23, 2019 @ 10:00 am - 2:00 pm

    Bolueko esploratzaileak familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte hartzea bilatzen du, eta mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea baita hondakinei buruzko diagnostikoa egingo da, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren material guztiak Ingurumen Aretoak eskainiko ditu: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko […]

    Free
  • Sat 23

    GINKANA AUTOGIDATUA BOLUEKO HEZEGUNETIK

    November 23, 2019 @ 10:00 am - 2:00 pm

    Ginkana autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute kanpoan egiten diren joko eta ekintza desberdinen bitartez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dira eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

    Free
  • Sun 24

    TXIKI TAILERRA: PAPER BIRZIKLATUA II

    November 24, 2019 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Paper birziklatua egiteko tailerraren bigarren parte honetan aurreko egunean egindako papera lehortu ostean nola geratu den ikusi ahalko da. Ondoren paper birziklatu hau eta apainketa materialak erabiliko dira liburuentzako orri-markatzaileak sortzeko. 6 eta 14 urte bitarteko umeei zuzendutako ekintza doakoa da eta 10:30-etatik 13:30-etara burutuko da. Komenigarria da aurretik izena ematea

    Free
  • Sat 30

    TXIKI TAILERRA: EGIN EZAZU ITZALEN ANTZERKIA!

    November 30, 2019 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 eta 14 urte bitarteko umeei zuzendutako ekintza honetan kartoi zatiak berrerabiliko dira itzalezko antzerki bat egiteko. Parte hartzaileek antzeztokia eta txotxongiloak eratuko dituzte eurek asmatutako istorioa kontatu ahal izan izateko. Tailerra 10:30-etatik 13:30-etara izango da. Ekintza doakoa da baina komenigarria da aurretik izena ematea.

    Free
  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96