Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • January 2026

  • Mon 5

    NATURAN BIZIRAUTEA

    January 5 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Egunen batean basoan galduko bazina, bizirauteko zure gida eta naturan aurki dezakezuna soilik erabiliz bizirauteko gai izango zinateke? "Naturan bizirautea" jarduera berri bat da, eta bertan parte hartzen duten taldeek 4 proba gainditu beharko dituzte ordubete baino gutxiagoan: orientatzen ikasi, aterpea eraiki, janaria bilatu, zauriak elementu naturalekin sendatzen ikasi eta sua egiten ikasi. Hori guztia […]

  • Sat 10

    AZTARNEN BILA

    January 10 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera berri bat da, gure inguruko animaliek uzten dituzten arrastoak identifikatzen ikasteko. Ekintza bi zatitan banatzen da: ginkana autogidatua ezkutatutako aztarna aurkitzeko, eta eskulana, aztarna baten moldea egiteko hezitzaile baten laguntzarekin. Eskulana egiten den bitartean, animaliek uzten dituzten beste arrasto-mota batzuk erakutsiko dira. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta […]

  • Sun 11

    BIO-DIBER TAILERRAK: HEGAZTIENTZAKO JANLEKUAK PLASTIKOZKO BOTILEKIN

    January 11 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Hilabete hotzenetan hegaztiei janaria emateko eta negua amaitu arte laguntzeko, jarduera hau 6 urtetik gorako haurrentzat antolatu da. Bertan, plastikozko botilak berrerabiliko ditugu hegaztientzako janlekuak egiteko, eta Ingurumen Aretoko lorategian jarriko ditugu. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Thu 15

    HELDUENTZAKO TAILERRA: XARABE SENDAGARRIAK BASOKO LANDAREEKIN (DANIEL COLORADOREKIN, EL SENDERO DE LA SALUD)

    January 15 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Daniel Coloradok emango duen helduentzako tailer honetan, basoko landareekin egindako arnas xarabea egiteko prozesua ezagutuko dugu, Erdi Aroko botikarien errezeta bati jarraituz. Hauek dira tailerraren edukiak: Xarabe motak Erdi Aroan Eztia printzipio aktiboen sustatzaile gisa Basoko arnas landareak Xarabea Egiteko prozesua Jardueran zehar, haien propietateak, erabilera tradizionalak eta prestakuntza segururako gomendioak ezagutuko dituzu, autozainketa eta […]

  • Sat 17

    NATURAKO JARDUERAK: HARRIZKO TXORIEN BILA

    January 17 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako haurrei zuzendutako jarduera honetan, parte-hartzaileek txoritxoak diruditen harriak bilatu ahal izango dituzte Ingurumen Aretoko inguruan. Ondoren, kartoi zati batean silikonaz itsatsiko dira. Bertan, beste elementu natural batzuk jarri ahal izango dira, hala nola makilak eta hostoak, eta paisaia naturala marraztu ahal izango da. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. […]

  • Sun 18

    ZOMORROEN-BILA

    January 18 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Jarduera honen bidez, 8 urtetik gorako haurrek eta haien familiek gure inguruko intsektu eta zomorrotxoen zati bat ezagutu ahal izango dute, gure ekosistemetan betetzen duten funtzioa ezagutu eta kontserbazioaren garrantziari buruz hausnartu ahal izango dute. Horretarako, lupa batzuk erabiliz, zerrenda batean identifikatuko dituzte ikusten dituzten animalia txiki guztiak. Ondoren, gure intsektarium-ean benetako intsektuak mikroskopio digitalaren […]

  • Sat 24

    HELDUENTZAKO TAILERRAK, ARTILEA LANTZEN (ARTILEA MUNDURA-EKIN)

    January 24 @ 10:30 am - 1:30 pm

    16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaro teoriko-praktikoa da. Ikastaro honetan, Artileamundura-ko Rakelek, ardi-artilea prestatzeko prozesua erakutsiko digu, bi makinaren bidez: eskarmenatzeko makina eta kardatzeko makina. Ondoren, landutako artilearekin tailer praktiko bat egingo da, feltroarekin apaingarriak sortzeko. Ordutegia: 10:30etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sat 24

    ARGAZKI GINKANA BOLUETIK (JARDUERA AUTOGIDATUA)

    January 24 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Nahi duzu tarte dibertigarria pasatu, zure argazki-dohainak probatu eta sari gisa mini prismatikoak etxera eraman? Ez galdu argazki ginkana Boluetik! Jarduera autogidatu berri honetan, Bolueko hezegunean aurki daitezkeen eta Ingurumen Aretotik emango dizugun fitxa batean jasotzen diren elementuen argazkiak lortzeko erronka botatzen dizugu. Elementu horietako bakoitzak puntuazio zehatza du: denbora amaitu aurretik puntu gehien lortzen […]

  • Sun 25

    INGURUMEN HEZKUNTZAREN MUNDUKO EGUNA: NATURAREKIN BERRIZ KONEKTATZEKO JOKO BILDUMA

    January 25 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Naturarekin konektatuta sentitzea funtsezkoa da osasun fisiko eta mentalerako, estresa murrizten duelako, gogo-aldartea hobetzen duelako, sistema immunologikoa indartzen duelako eta ongizate orokorra sustatzen duelako. Eta, gainera, denbora dibertigarria pasatzen bada, onura biderkatu egiten da! Jarduera honetan, parte hartzen duten taldeek, Ingurumen Aretoko hezitzaileak gidatuta, hainbat jolas garatu ahal izango dituzte Ingurumen Aretoko inguruan, gure natura-ondarea […]

  • Sat 31

    LURRAREN BEROKETAREN AURKAKO EKINTZAREN MUNDUKO EGUNA: HAUR-ANIMAZIOKO ULTIMATUM EBOLUTIBOA FILMAREN PROIEKZIOA ETA KEINU ONEN MURAL KOLABORATIBOA

    January 31 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Familiak berotze globalaren aurka jardutearen garrantziaz kontzientziatzeko asmoz, "El ultimatum evolutivo " animaziozko filma bistaratuko da Aretoko zineman. Ondoren, egurrezko etxetxoan, txiki bakoitzari hainbat marrazki emango zaizkio ekintza desberdinekin: horietako batzuk berotze globalari laguntzen diote eta beste batzuk ez. Koloreztatu eta sailkatu egin beharko dituzte, eta Ingurumen Aretoan erakutsiko den elkarlaneko horma-irudi batean jarri beharko […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96