Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • February 2026

  • Sat 21

    ZOMORROEN-BILA

    February 21 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Jarduera honen bidez, 8 urtetik gorako haurrek eta haien familiek gure inguruko intsektu eta zomorrotxoen zati bat ezagutu ahal izango dute, gure ekosistemetan betetzen duten funtzioa ezagutu eta kontserbazioaren garrantziari buruz hausnartu ahal izango dute. Horretarako, lupa batzuk erabiliz, zerrenda batean identifikatuko dituzte ikusten dituzten animalia txiki guztiak. Ondoren, gure intsektarium-ean benetako intsektuak mikroskopio digitalaren […]

  • Sun 22

    GINKANA 2.0. BOLUETIK

    February 22 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Ginkana 2.0. autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (8 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute hainbat joko eta ekintzaren bidez. Parte hartzaileek proposatutako puntuetan gelditu beharko dute eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu inguru irauten du. Ekintza hasteko ordutegiak: 10:15, 10:30, 10:45 eta 11.00. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta […]

  • Sat 28

    ESKOLAKO AGENDA 2030 PROGRAMAREN LANKIDETZA-TAILERRA: ANFIBIOENTZAKO PUTZUA

    February 28 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Eskolako Agenda 2030 programan parte hartzen duten Getxoko ikasleei lagundu nahi diezu anfibioentzako putzu bat eraikitzen? Publiko guztiarentzat zabalik egongo den tailer batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Bertan, modu praktiko eta dibertigarrian, animalia hauentzako putzu bat eraikitzen ikasiko dugu. Jardueran zehar, igel, apo eta uhandreentzako ekosistema txiki horien garrantziaz jabetuko gara, eta tokiko biodibertsitatea sustatuko […]

  • March 2026

  • Sun 1

    ZOMORROEN-BILA

    March 1 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Jarduera honen bidez, 8 urtetik gorako haurrek eta haien familiek gure inguruko intsektu eta zomorrotxoen zati bat ezagutu ahal izango dute, gure ekosistemetan betetzen duten funtzioa ezagutu eta kontserbazioaren garrantziari buruz hausnartu ahal izango dute. Horretarako, lupa batzuk erabiliz, zerrenda batean identifikatuko dituzte ikusten dituzten animalia txiki guztiak. Ondoren, gure intsektarium-ean benetako intsektuak mikroskopio digitalaren […]

  • Sat 7

    ESKULAN JASANGARRIAK: LEPOKO EKOLOGIKOAK

    March 7 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Eskulan jasangarrien tailer honetan, 3 urtetik gorako txikiek lepoko ekologikoak sortuko dituzte kartoia berrerabiliz, normalean botako lituzketen materialei bigarren bizitza bat emanez. Jolasaren eta sormenaren bidez ikasiko dugu irudemenez gauza politak egin daitezkeela planeta zainduz, birziklatzea, kontsumo arduratsua eta ingurumenarekiko errespetua bezalako balioak sustatuz. 2 txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik […]

  • Sun 8

    STREET ESCAPE ROOM: GELDIARAZI INBADITZAILEAK!

    March 8 @ 10:30 am - 1:30 pm

    8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira. Ohiko Escape Room ez […]

  • Sat 14

    JARDUERA BERRIA: INGURUMENAREN SUPER-HEROIAK

    March 14 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Klima aldaketa, biodibertsitatearen galera, kutsadura… Mundua arriskuan dago. Lagunduko diguzu salbatzen? 8 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera berri honetan, parte-hartzaileek Ingurumen Aretoko erakusketa aztertu beharko dute, informazioa bilatzeko eta hainbat ingurumen-alderdiri buruz egiten zaizkien galderei erantzuteko. Erronka gisa, erantzun zuzen bakoitzak azken konponbidera hurbilduko die. Eta erantzun guztiak betetzen dituztenean kutxa sekretua ireki ahal izango […]

  • Sun 15

    BIO-DIBER TAILERRA: KARTOIZKO HODIEKIN PINGUINOAK

    March 15 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Eskulan tailer honetan, 5 urtetik gorako txikiek kartoizko hodiak berrerabiliko dituzte pinguino atseginak sortzeko. Jarduera egiten duten bitartean animalia horien ezaugarri batzuk ezagutuko dituzte eta erraz eta adinera egokituta ikasiko dute nola eragiten dion klima-aldaketak beren habitatari, planetarekiko errespetua eta zaintza sustatuz. 2 txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea […]

  • Thu 19

    ARGAZKI GINKANA BOLUETIK (JARDUERA AUTOGIDATUA)

    March 19 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Nahi duzu tarte dibertigarria pasatu, zure argazki-dohainak probatu eta sari gisa mini prismatikoak etxera eraman? Ez galdu argazki ginkana Boluetik! Jarduera autogidatu berri honetan, Bolueko hezegunean aurki daitezkeen eta Ingurumen Aretotik emango dizugun fitxa batean jasotzen diren elementuen argazkiak lortzeko erronka botatzen dizugu. Elementu horietako bakoitzak puntuazio zehatza du: denbora amaitu aurretik puntu gehien lortzen […]

  • Sat 21

    JARDUERAK NATURAN: TXIMELETEN KOLOREAK (BASOEN NAZIOARTEKO EGUNA)

    March 21 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako haurrei zuzendutako jarduera honetan, kartoia berrerabiliko dugu tximeleta baten silueta sortzeko, txikiek sormen handiz ebaki eta eraldatuko dituztenak. Ondoren, Ingurumen Aretoko arboretuma (gure (lorategi botanikoa, zuhaitz-espezie desberdinekin), zeharkatuko dute kolore desberdinetako elementu naturalen bila (loreak, zuhaitzen azalak, etab.), tximeletari bizia eta kolorea emateko, jolasa, natura eta birziklapena konbinatuz zentzumen-esperientzia dibertigarri batean. 2 […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96