Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

ESKOLAKO AGENDA 2030 PROGRAMAREN LANKIDETZA-TAILERRA: ANFIBIOENTZAKO PUTZUA

February 28 @ 10:30 am - 1:30 pm

Eskolako Agenda 2030 programan parte hartzen duten Getxoko ikasleei lagundu nahi diezu anfibioentzako putzu bat eraikitzen? Publiko guztiarentzat zabalik egongo den tailer batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Bertan, modu praktiko eta dibertigarrian, animalia hauentzako putzu bat eraikitzen ikasiko dugu. Jardueran zehar, igel, apo eta uhandreentzako ekosistema txiki horien garrantziaz jabetuko gara, eta tokiko biodibertsitatea sustatuko duen babesleku natural bat sortzen lagunduko dugu.

Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

Details

Organizer

Venue