Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • April 2026

  • Fri 3

    EKO-JOSTAILUAK: SUGEA JOGURT ONTZIEKIN

    April 3 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Zatoz gure berrerabilpen tailerrera 3 urtetik gorako txikientzako! Jogurt ontziak kolorez eta nortasunez betetako suge mugikor dibertigarri bihurtuko ditugu. Jolasen eta eskulanen bidez, haurrek beren irudimena garatuko dute, eguneroko objektuek bigarren bizitza bat izan dezaketela ikasten duten bitartean. Jarduera dinamikoa izango da, beren adinera egokitua, eta birziklatutako sugea margotu, apaindu eta mugiarazi ahal izango dute. […]

  • Sat 4

    AZTARNEN BILA

    April 4 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera berri bat da, gure inguruko animaliek uzten dituzten arrastoak identifikatzen ikasteko. Ekintza bi zatitan banatzen da: ginkana autogidatua ezkutatutako aztarna aurkitzeko, eta eskulana, aztarna baten moldea egiteko hezitzaile baten laguntzarekin. Eskulana egiten den bitartean, animaliek uzten dituzten beste arrasto-mota batzuk erakutsiko dira. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta […]

  • Sun 5

    ESKULAN JASANGARRIAK: AFRIKAKO MASKARAK

    April 5 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Haurrentzako tailer sortzaile bat proposatzen dugu 6 urtetik aurrera. Bertan, kartoizko arrautz-ontziak berrerabiliko ditugu, arte afrikarrean inspiratutako maskara apaingarri originalak sortzeko. Pinturaren eta dekorazioaren bidez, material horiei bigarren bizitza bat emango diete, beren irudimena garatu eta Afrikako kontinentearen kultura-aberastasuna deskubritzen duten bitartean. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik […]

  • Mon 6

    ORIENTING JARDUERA

    April 6 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Orienting motako jarduera autogidatua da. Helburu nagusia mapa bat interpretatzen eta iparrorratz bat maneiatzen ikastea da, ibilbide bat koordenatu batzuen bidez eginez. Jarduera Ingurumen Aretoan hasten da. 5 euroko fidantzaren truke behar diren material guztiak emango dira (jarraibideak eta iparrorratza). Ekintzaren hasieran puntu bakoitzari dagokion informazioa luzatuko zaie parte-hartzaileei . Jarduerak 1 ́5 ordu inguruko […]

    Free
  • Tue 7

    ARGAZKI GINKANA BOLUETIK (JARDUERA AUTOGIDATUA)

    April 7 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Nahi duzu tarte dibertigarria pasatu, zure argazki-dohainak probatu eta sari gisa mini prismatikoak etxera eraman? Ez galdu argazki ginkana Boluetik! Jarduera autogidatu berri honetan, Bolueko hezegunean aurki daitezkeen eta Ingurumen Aretotik emango dizugun fitxa batean jasotzen diren elementuen argazkiak lortzeko erronka botatzen dizugu. Elementu horietako bakoitzak puntuazio zehatza du: denbora amaitu aurretik puntu gehien lortzen […]

  • Wed 8

    STREET ESCAPE ROOM: GELDIARAZI INBADITZAILEAK!

    April 8 @ 10:30 am - 1:30 pm

    8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira. Ohiko Escape Room ez […]

  • Thu 9

    BIO-DIBER TAILERRAK: PERREXIL HAZITEGIAK

    April 9 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik aurrerako haurrentzako tailer honetan jogurt ontziak berrerabiliko ditugu perrexil hazitegi txikiak sortzeko. Jarduera xume eta dibertigarria da, eta loreontzia apaindu eta landare bat nola jaio eta hazten den ikasi ahal izango dute, naturaren zaintza txiki-txikitatik sustatuz. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen […]

  • Fri 10

    JARDUERA BERRIA: INGURUMENAREN SUPER-HEROIAK

    April 10 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Klima aldaketa, biodibertsitatearen galera, kutsadura… Mundua arriskuan dago. Lagunduko diguzu salbatzen? 8 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera berri honetan, parte-hartzaileek Ingurumen Aretoko erakusketa aztertu beharko dute, informazioa bilatzeko eta hainbat ingurumen-alderdiri buruz egiten zaizkien galderei erantzuteko. Erronka gisa, erantzun zuzen bakoitzak azken konponbidera hurbilduko die. Eta erantzun guztiak betetzen dituztenean kutxa sekretua ireki ahal izango […]

  • Sat 11

    ESKOLA BIDEA: DENBORAREN BIDEAK

    April 11 @ 10:30 am - 1:30 pm

    7 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzendutako jarduera berri bat da, eskola-bideen proiektua ezagutarazteko helburuarekin. Pista joko misteriotsu eta dibertigarri baten bidez, taldeak Aretoaren inguruan ibiliko dira, eta Getxoko kaleak simulatuko dituzte, iragana eta oraina uztartuko dituen bidaia batean. Ibilbidean zehar, parte-hartzaileek denboran zehar bidaiatu beharko dute udalerriko bost argazki aurkitzeko. Guztiak biltzean, kutxa batek […]

  • Sun 12

    ESKULAN IRAUNKORRAK: OPOR HAUETAKO ARGAZKIETARAKO ASTO TXIKIA

    April 12 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorakoentzako tailer honetan kartoia berrerabiliko dugu asto txiki bat egiteko eta bertan oporren argazkiak jarri eta erakusteko. Jarduera sortzaile eta praktikoa da, eta gure euskarri propioa diseinatu eta apaindu ahal izango dugu, gure oroitzapen gogokoenei ukitu pertsonala emanez. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96