- This event has passed.
JARDUERA BERRIA: INGURUMENAREN SUPER-HEROIAK
April 10 @ 10:30 am - 1:30 pm

Klima aldaketa, biodibertsitatearen galera, kutsadura… Mundua arriskuan dago. Lagunduko diguzu salbatzen?
8 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera berri honetan, parte-hartzaileek Ingurumen Aretoko erakusketa aztertu beharko dute, informazioa bilatzeko eta hainbat ingurumen-alderdiri buruz egiten zaizkien galderei erantzuteko. Erronka gisa, erantzun zuzen bakoitzak azken konponbidera hurbilduko die. Eta erantzun guztiak betetzen dituztenean kutxa sekretua ireki ahal izango dute, planeta salbatzeko gai den superheroia nor den jakiteko. Beren ahalegin eta jakin-mina saritzeko, opari txiki bat jasoko dute.
Ordutegia: 10:30, 11:15, 12:00 eta 12:45. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.
