EKO-JOSTAILUAK: ESKUETARAKO ANIMALIAK
Sormenezko eskulanen jarduera, non txikiek kartoiari bigarren bizitza bat emango dioten, modu dibertigarrian, kolorez eta irudimenez betetako hankatxoak dituzten animalia original bihurtuz. Gomendatutako gutxieneko adina: 3 urte. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.
