3 urtetik gorako txikiei zuzendutako tailer honetan, familiek horma-irudi bat sortuko dute elkarrekin, eta eskuz margotuko dute Ingurumenaren Eguna ospatzeko. Natura irudikatzen duten koloretako pinturak erabiliko dituzte eta horma-irudia Aretoan jarriko da Getxoko Aste Berdean. Ordutegia: 10:30etatik 13:00etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.
