Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • May 2026

  • Sat 9

    ESKOLA BIDEA: DENBORAREN BIDEAK

    May 9 @ 10:30 am - 1:30 pm

    7 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzendutako jarduera berri bat da, eskola-bideen proiektua ezagutarazteko helburuarekin. Pista joko misteriotsu eta dibertigarri baten bidez, taldeak Aretoaren inguruan ibiliko dira, eta Getxoko kaleak simulatuko dituzte, iragana eta oraina uztartuko dituen bidaia batean. Ibilbidean zehar, parte-hartzaileek denboran zehar bidaiatu beharko dute udalerriko bost argazki aurkitzeko. Guztiak biltzean, kutxa batek […]

  • Sun 10

    ESKULAN JASANGARRIAK: LAGUNARTEKO TXORITXOAK (Maiatzak 9, Hegazti Migratzaileen Munduko Eguna)

    May 10 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako haurrei zuzendutako jarduera. Kartoizko tubitoak berrerabili ahal izango dituzte, besoetan jarri eta oroigarri gisa eraman ahal izango dituzten txoritxo dibertigarri eta koloretsuak sortzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sat 16

    LANDAREEN INDARRA (SUKALDARITZAKO LANDARE, AROMATIKO ETA SENDABELAR BATZUK EZAGUTZEKO EKINTZA AUTOGIDATUA)

    May 16 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorakoentzako jarduera autogidatu honen bidez, parte-hartzaileek gure inguruko landare mota honetako espezie ohikoenetako batzuk ezagutu ahal izango dituzte. Aire zabaleko zenbait jarduera eta jolas proposatzen dira, landare horien ezaugarriak eta erabilerak ezagutzeko. Espezie ezberdinak zentzumenen bidez deskribatu behar diren jolas batez gain, bi eskulan sinple egin ahal izango dira: poltsa usaintsua eta hazitegi […]

  • Sun 17

    STREET ESCAPE ROOM: GELDIARAZI INBADITZAILEAK!

    May 17 @ 10:30 am - 1:30 pm

    8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira. Ohiko Escape Room ez […]

  • Sat 23

    BIO-DIBER TAILERRAK: IPURTARGIAK (Maiatzaren 22a Biodibertsitate biologikoaren Munduko Eguna)

    May 23 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako haurrei zuzendutako tailerra. Bertan, koloretako ipurtargiak egin ahal izango dituzte plastikozko botila txikiak berrerabiliz, eta, ondoren, apaindu eta argitxoa jarri ahal izango diete. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sun 24

    HELDUENTZAKO TAILERRA: MIKRO PLASTIKORIK GABEKO EXFOLIATZAILE NATURALAK

    May 24 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Lucíak (ALMA & LUTSIA ELKARTEA) helduei zuzendutako tailer honetan, mikroplastikoak zer diren, non dauden (batez ere kosmetiko konbentzionaletan) eta ekosistema urtarretara nola iristen diren azaltzeko sarrera parte-hartzaile labur batekin hasiko da jarduera. Alde praktikoan, eskuen esfoliatzailea egingo da, osagai naturalak erabiliz, hala nola azukrea edo gatza, landare-olioak eta, aukeran, birrindutako landare aromatikoak. "Zero hondakin" eta […]

  • Sat 30

    JARDUERA BERRIA: INGURUMENAREN SUPER-HEROIAK

    May 30 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Klima aldaketa, biodibertsitatearen galera, kutsadura… Mundua arriskuan dago. Lagunduko diguzu salbatzen? 8 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera berri honetan, parte-hartzaileek Ingurumen Aretoko erakusketa aztertu beharko dute, informazioa bilatzeko eta hainbat ingurumen-alderdiri buruz egiten zaizkien galderei erantzuteko. Erronka gisa, erantzun zuzen bakoitzak azken konponbidera hurbilduko die. Eta erantzun guztiak betetzen dituztenean kutxa sekretua ireki ahal izango […]

  • Sun 31

    ZOMORROEN-BILA

    May 31 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Jarduera honen bidez, 8 urtetik gorako haurrek eta haien familiek gure inguruko intsektu eta zomorrotxoen zati bat ezagutu ahal izango dute, gure ekosistemetan betetzen duten funtzioa ezagutu eta kontserbazioaren garrantziari buruz hausnartu ahal izango dute. Horretarako, lupa batzuk erabiliz, zerrenda batean identifikatuko dituzte ikusten dituzten animalia txiki guztiak. Ondoren, gure intsektarium-ean benetako intsektuak mikroskopio digitalaren […]

  • June 2026

  • Sat 6

    ASTE BERDEA: Ingurumen gaiei buruzko murala eskuekin margotuta

    June 6 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako txikiei zuzendutako tailer honetan, familiek horma-irudi bat sortuko dute elkarrekin, eta eskuz margotuko dute Ingurumenaren Eguna ospatzeko. Natura irudikatzen duten koloretako pinturak erabiliko dituzte eta horma-irudia Aretoan jarriko da Getxoko Aste Berdean. Ordutegia: 10:30etatik 13:00etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

    Free
  • Sun 7

    OZEANOEN MUNDU EGUNA: “ITSASOA JOKOAN DA”: ITSASOAREN INGURUKO JOLAS KOOPERATIBOAK

    June 7 @ 10:30 am - 1:30 pm

    "Bildutako jolasak" motako jarduera da, adin desberdinetara (6 urtetik aurrera) egokitutako mahai-joko mota desberdinekin. Horien guztien gai nagusia itsasoak eta ozeanoak dira. Modu dibertigarrian, parte-hartzaileek itsas biodibertsitateaz, kontserbazio-egoeraz, Getxoko hondartzei buruzko datu eta bitxikeriez eta abarrez gehiago ikasi ahal izango dute. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96