Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • October 2025

  • Sat 4

    STREET ESCAPE ROOM: GELDIARAZI INBADITZAILEAK!

    October 4, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira. Ohiko Escape Room ez […]

  • Sun 5

    BIO-DIVER: NIRE ORTU TXIKIA

    October 5, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

      Habitataren munduko eguna aprobetxatuz (urriaren 6a), loreontzi bat egingo da plastikozko botilak berrerabiliz. 6 urtetik gorako haurrek perrexila eta babarrunak edo dilistak landatuko dituzte, etxerako baratze txiki bat sortzeko. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Getxoko Ingurumen Aretoak baieztatzea.

  • Sat 11

    ECO-JOSTAILUAK: TXORITXO ESEKIAK (HEGAZTI MIGRATZAILEEN MUNDUKO EGUNA)

    October 11, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

      Hegazti migratzaileen munduko eguna aprobetxatuz, tailer honetan 6 urtetik gorako haurrek kartoizko hodiak berrerabiliko dituzte koloreetako txoritxo eseki dibertigarriak egiteko. Jarduerak irauten duen bitartean, inguruko hegaztien argazkiak erakutsiko dira, Getxoko biodibertsitatearen zati bat ezagutzera emateko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea eta Aretoak baieztatzea.

  • Sun 12

    ARGAZKI GINKANA BOLUETIK (JARDUERA AUTOGIDATUA)

    October 12, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Nahi duzu tarte dibertigarria pasatu, zure argazki-dohainak probatu eta sari gisa mini prismatikoak etxera eraman? Ez galdu argazki ginkana Boluetik! Jarduera autogidatu berri honetan, Bolueko hezegunean aurki daitezkeen eta Ingurumen Aretotik emango dizugun fitxa batean jasotzen diren elementuen argazkiak lortzeko erronka botatzen dizugu. Elementu horietako bakoitzak puntuazio zehatza du: denbora amaitu aurretik puntu gehien lortzen […]

  • Sat 18

    ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK: ERROTATIK DORRERA, ARKITEKTURA BOLUEKO HARANEAN (IBILBIDE GIDATUA)

    October 18, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Bolue harana zeharkatuz, Martiarturako Erdi Aroko bide zaharrak Berangoko eta Getxoko Larrañazubi auzoak eta Erandioko Martiartu familiaren dorretxea lotzen zituen. Bide horren zati bati jarraituz, eta Bolue errekan zehar doan ibai-bide batetik abiatuz, ibilbide gidatu bat egingo da hezegunetik Martiartuko dorretxeraino. Ibilbide horren bidez, Bolue haranaren alderdi naturalak eta arkitektonikoak ezagutaraziko dira, Getxoko udalerriko txokorik […]

  • Sat 18

    ASTE KLIMA: KLIMA ALDAKETARI BURUZKO ESPERIMENTUAK FAMILIAN

    October 18, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako haurrentzat eta haien familientzat egindako jarduera da. Aretoko hezitzaileak 4 esperimentu egingo ditu klima-aldaketa lantzeko, zerk eragiten duen eta zer neurri har ditzakegun hausnartzeko. Gainera, familiek airearen kutsadura-neurgailu propioa sortu ahal izango dute etxera eramateko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen […]

  • Sun 19

    NATURAN BIZIRAUTEA

    October 19, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Egunen batean basoan galduko bazina, bizirauteko zure gida eta naturan aurki dezakezuna soilik erabiliz bizirauteko gai izango zinateke? "Naturan bizirautea" jarduera berri bat da, eta bertan parte hartzen duten taldeek 4 proba gainditu beharko dituzte ordubete baino gutxiagoan: orientatzen ikasi, aterpea eraiki, janaria bilatu, zauriak elementu naturalekin sendatzen ikasi eta sua egiten ikasi. Hori guztia […]

  • Sat 25

    ESKULAN IRAUNKORRAK: GAU BELTZAREN KARETAK

    October 25, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

      Gau Beltzaren gaua gertutasuna dela eta, hainbat adibide proposatzen dira, berrerabilitako kartoizko kareta izugarriak sortzeko. 6 urtetik gorakoentzat. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Getxoko Ingurumen Aretoak baieztatzea.

  • Sun 26

    FAMILIENTZAKO JARDUERA: ELEMENTU NATURALEKIN JOLASEAN (WABI-SABI NATURA)

    October 26, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Jarduera honetan, txikiek espazio bat izango dute, non parte-hartzaile bakoitzak moduan askean adierazteko aukera izango duen, elementu naturalekin egindako jolasaren bidez. Oraingoan egurrezko makilak izango ditugu protagonista. Horrela, joko jasangarriaz  eta gure ingurunea errespetatzen duen jokoaz jabetu ahal izango gara, kontsumo arduratsua sustatzeaz gain. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da […]

  • November 2025

  • Sat 1

    HILABETE OSOAN ZEHAR “ABENDUA GETXON” POSTAL LEHIAKETA

    November 1, 2025 @ 12:00 am - November 30, 2025 @ 11:59 pm

    Neguaren etorrera eta abenduan zehar egiten diren Gabonetako ospakizunak hurbil daudenez, postalen lehiaketa honetan parte hartu ahal izango da hilabete osoan zehar. Lehiaketa honek bi kategoria ditu: 4-9 urte 10-15 urte Bi kategorietan, saria BBK Karpin Faunarako 2 sarrera izango dira. Postalaren gaia abendua Getxon izango da, eta, beraz, Gabonetan, neguan edo aukeratutako hilabetearekin lotutako […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96