Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • June 2022

  • Sun 26

    JARDUERA BERRIA: NIRE LEHEN HURRATSAK NATURAN

    June 26, 2022 @ 10:30 am - 1:00 pm

    8 eta 18 hilabete bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako jarduera berri bat da. Oso dinamika errazez osatutako jarduera honen bidez, etxeko txikienek estimulazio-jolas desberdinak egin ahal izateko espazio natural bat eskaini nahi da, gurasoek lagunduta. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:30etara eta 12:00etatik 13:00etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • July 2022

  • Sat 2

    SANTA KOLOMA ERMITARAINO IBILBIDE GIDATUA: ERROTAK, ERREKAK ETA DORRETXEAK

    July 2, 2022 @ 11:00 am - 1:00 pm

    Ingurumen Aretoko hezitzailek batek gidatutako ibilbidea da, 8 urtetik gorako adin guztiei egokitutakoa dagoena. Bolueko hezegunetik hasten da. Bertan, udalerriko inguru natural garrantzitsuenetariko baten alderdi aipagarrienak aztertuko ditugu. Ondoren, Martiartuko dorretxe zaharrerako bidean dagoen Santa Koloma baselizarantz abiatuko gara. Ibilbidean zehar, Bolueko hezegunearekin eta haranarekin erlazionatutako ingurumen aspektuak aztertzeaz gain, haranarekin eta bertako biztanleekin erlazionatutako […]

  • Sun 3

    ITSU ITSUAN NATURAN (GUTXIENEZ 2 PERTSONAKO TALDEENTZAKO JARDUERA)

    July 3, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Jarduera autogidatu berri honen bidez parte hartzaileek Ingurumen Areto inguruan esperimentazio sentsorialean oinarritutako hainbat joko dibertigarri garatu ahal izango dituzte. Ekintza honen helburua zentzumen desberdinak esnatzea da naturara hurbildu eta berarekin konektatzen laguntzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea. Parte hartzeko […]

  • Mon 4

    TXIKI TAILERRA: OHIALEZKO BOLTSAK BERRERABILGARRIEN ESTANPAZIOA

    July 4, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Plastikozko Poltsarik Gabeko Nazioarteko Egunaren hurbiltasuna aprobetxatuz (uztailak 3), 6 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer honetan oihalezko poltsa berrerabilgarriak apainduko ditugu estanpazioaren bidez, erabilera bakarreko plastikoen murrizketa bultzatzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30-etatik 11:45-etara eta 12:15-etatik 13:30-etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Sat 9

    GINKANA 2.0. BOLUETIK

    July 9, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Ginkana 2.0. autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (8 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute hainbat joko eta ekintzaren bidez. Parte hartzaileek proposatutako puntuetan gelditu beharko dute eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu inguru irauten du. Ekintza hasteko ordutegiak: 10:15, 10:30, 10:45 eta 11.00. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta […]

  • Sun 10

    HELDUENTZAKO TAILERRA: SUKALDARITZA LANDARE BASATIEKIN

    July 10, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako tailer honetan, La Yesca Silvestre-ko Jessicak gure inguru naturalean aurkitu ditzakegun landareekin errezeta gozo eta errazak egiten irakatsiko digu. Ordutegia: 10:30etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sat 16

    ORIENTING MOTAKO JARDUERA FAMILIA ETA TALDEENTZAT

    July 16, 2022 @ 10:00 am - 2:00 pm

    Orienting motako jarduera autogidatua da. Helburu nagusia mapa bat interpretatzen eta iparrorratz bat maneiatzen ikastea da, ibilbide bat koordenatu batzuen bidez eginez. Jarduera Ingurumen Aretoan hasten da. 5 euroko fidantzaren truke behar diren material guztiak emango dira (jarraibideak eta iparrorratza).Ekintzaren hasieran puntu bakoitzari dagokion informazioa luzatuko zaie parte-hartzaileei . Jarduerak 1 ́5 ordu inguruko iraupena […]

  • Sun 17

    TXIKI TAILERRA: EGIN EZAZU EURI-MAKILA

    July 17, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako umeei zuzendutako txiki tailer honetan musika-tresna bat sortuko dugu, euri-makila, material desberdinak berrerabiliz, adibidez, kartoi-tutuak. 2 txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Sat 23

    “ITSASOA JOKOAN DA”: ITSASOAREN INGURUKO JOLAS KOOPERATIBOAK

    July 23, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    "Bildutako jolasak" motako jarduera da, adin desberdinetara (3 urtetik aurrera) egokitutako mahai-joko mota desberdinekin. Horien guztien gai nagusia itsasoak eta ozeanoak dira. Modu dibertigarrian, parte-hartzaileek itsas biodibertsitateaz, kontserbazio-egoeraz, Getxoko hondartzei buruzko datu eta bitxikeriez eta abarrez gehiago ikasi ahal izango dute. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena […]

  • Sun 24

    JARDUERA BERRIA: NIRE LEHEN URRATSAK NATURAN

    July 24, 2022 @ 10:30 am - 1:00 pm

    8 eta 20 hilabete bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako jarduera berri bat da. Oso dinamika errazez osatutako jarduera honen bidez, etxeko txikienek estimulazio-jolas desberdinak egin ahal izateko espazio natural bat eskaini nahi da, gurasoek lagunduta. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:30etara eta 12:00etatik 13:00etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96