GEOCACHING-A
Mundu osoan jolasten den joko bat da altxorrak aurkitzeko GPS baten laguntzaz. Funtsezko ideia da aire zabalean ezkutatuta dauden ontziak aurkitzea, kasu honetan, Ingurumen Aretoko inguruetan.
Mundu osoan jolasten den joko bat da altxorrak aurkitzeko GPS baten laguntzaz. Funtsezko ideia da aire zabalean ezkutatuta dauden ontziak aurkitzea, kasu honetan, Ingurumen Aretoko inguruetan.
Hitzaldi eta behaketa hau Bizkaiko Astronomia Elkarteak emango du ekainaren 30ean, Asteroideen Nazioarteko Eguna dela baliatuz. Ekintza hau helduei bideratuta dago (16 urtetik gora) eta 2 ordu eta erdiko iraupena izango du.
Helduei zuzendutako ibilbide honen bidez, parte hartzaileek Bolueko hegaztirik adierazgarrienak ezagutzeko aukera izango dute. Ibilbidea aurrera eraman baino lehen, Aretoan aurkezpen bat egingo da, Seo Betsaide elkartekideen eskutik. Ekintza doakoa da baina beharrezkoa da aurretik izena ematea.
Altxorraren Bila familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honetan talde bakoitzak koordenatu batzuk jasoko ditu eta horietako bakoitzean ezkutatutako “altxor” bat aurkitu beharko du. Altxor horrek hezeguneko toki esanguratsu baten informazioaz gain, letra bat izango du. Taldeek hitz bat osatu beharko dute letra guztiak erabiliz. Hitz sekretuaren asmatzaileen artean Bizkaiko Zubira bisita gidaturako 4 […]
Familiei zuzendutako ekintza doakoa da. Honetan, talde edo familia bakoitzak pintxo osasuntsu bat egin behar du, Ingurumen Aretoan eskuratzen ditugun osagaiak erabiliz. Ekintza honen bidez txikien artean elikadura jasangarria eta arduratsua sustatzea nahi da. Tailerra 10:30-etatik 13:30-etara burutuko da. Ingurumen Aretoko hezitzaile batek dinamizatuko du eta kasu honetan ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.
Bolueko esploratzaileak familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Ekintza honen bitartez, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte hartzea bilatzen duena, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea baita hondakinei buruzko ere diagnostikoa egingo da, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, […]
Parte hartzaileek ortu ekologikoa aurrera eramateko hainbat pausu ezagutzeko aukera izango dute, Ingurumen Aretoko ortuan egingo den tailer baten bidez. Gaiaren inguruko aditu baten eskutik, gure elikagaiak modu jasangarrian ekoizteko ezagutuko da: konposta egitea, laborantza biraketa, landareen asoziazioak eta abar. Tailerra doakoa bada ere, aurretik izena ematea beharrezkoa da.
6-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra da. Ozono Geruza Babesteko Nazioarteko Eguna dela eta, parte hartzaileek material desberdinak berrerabiliz kometa bat egiteko aukera izango dute. Tailerra 10:30-etatik 13:30-etara burutuko da eta Ingurumen Aretoko hezitzaile batek dinamizatuko du.
6-16 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra da. Mugikortasun Jasangarriaren Astea dela eta bizikleten mantentze eta konponketarako oinarrizko nozioak ikasteko tailerra egitea proposatzen da: gurpila eta gurpil-azala aldatzea, frenoak tenkatzea, segurtasunerako neurriak eta abar.. 10:30-etatik 13:30-etara burutuko da eta Ingurumen Aretoko hezitzaile batek dinamizatuko du.