Getxoko Ingurumen Aretoan “Burdinaren garraioa” aldi baterako erakusketa egongo da ikusgai urtarrilaren 7tik apirilaren 15era arte. Bertan, burdinaren garraioaren historiaren garapena, teknika anitzak, prozedurak eta industriaren garapena agerian jartzen dira, Getxoko pertsonai historiko batzuekin eta udalerriarekin berarekin hain lotuta izan dena.
Zaborreta doktoreak ingurumena suntsitzeko sortu duen planarekin bukatzeko beharra dago. Horretarako, familiek eta taldeek hainbat froga eta pista gainditu eta topatu beharko dituzte, doktoreak bere egitasmoa lor ez dezan eta Ingurumen Aretotik garaiz ihes egin ez dezan. Modu aktibo zein dibertigarri batean ingurumen arlo desberdinak jorratuko dira: hondakinen kudeaketa, biodibertsitatea eta kontsumo arduratsua, besteak beste. […]
Hezeguneen Munduko Eguna dela aprobetxatuz ibilbide gidatu bat egingo da Boluetik hezeguneek hegaztientzako duten garrantziari buruz ikasteko, baita inguruko hegazti garrantzitsuenak identifikatzen ikasteko ere. Ekintza honetan edonork hartu ahal du parte eta SEO Birdlifeko aditu batek zuzenduko du. 10:30tan hasiko da ibilbidea, Ingurumen Aretoan, eta 3 ordu inguru iraungo du. Beharrezkoa da izena ematea.
Bolueko esploratzaileak familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honetan, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte hartzea bilatzen da mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatu baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren material guztiak Ingurumen Aretoak eskainiko ditu: prismatikoak, identifikazio gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a […]
Altxorraren bila familiei zuzendutako ekintza da. Talde bakoitzak koordenatu batzuk jasoko ditu eta horietako bakoitzean ezkutatutako “altxor” bat aurkitu beharko du. Altxor horrek hezeguneko toki esanguratsu baten informazioaz gain, letra bat izango du. Taldeek hitz bat osatu beharko dute letra guztiak erabiliz. Gomendagarria da aldez aurretik izena ematea.
6-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailer honetan parte hartzaileek “nor da nor” jokoa sortuko dute berrerabilitako materialekin. Jokoaren protagonistak inguruko animali eta landare espezie desberdinak izango dira. Tailerra 10:30etatik 13:30etara burutuko da eta komenigarria da aldez aurretik izena ematea
Ginkana autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute kanpoan egiten diren joko eta ekintza desberdinen bitartez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dira eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Gomendagarria da aldez aurretik izena ematea
Escape Room-ean Zaborreta doktoreak ingurumena suntsitzeko sortu duen planarekin bukatzeko beharra dago. Horretarako, familiek eta taldeek hainbat froga eta pista gainditu eta topatu beharko dituzte, doktoreak bere egitasmoa lor ez dezan eta Ingurumen Aretotik garaiz ihes egin ez dezan. Modu aktibo zein dibertigarri batean ingurumen arlo desberdinak jorratuko dira: hondakinen kudeaketa, biodibertsitatea eta kontsumo arduratsua, […]
Itsasoa jokoan da! Ingurumen Aretoko jarduera berri bat da, “bildutako jolasak” mahai-jokoen antzekoa. Honetan adin guztiei (3 urtetik aurrerantz) moldatuta dauden jolas desberdinak egongo dira, itsasoak eta ozeanoak gai nagusi gisa dituztenak. Modu dibertigarri honetan parte hartzaileek itsas biodibertsitatea, bere kontserbazio egoera, Getxoko hondartzei buruzko datu eta bitxikeriak ezagutu ahal izango dituzte. Jolasen artean mimika, […]
6-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailer honetan parte hartzaileek inauterietan mozorrotzeko erabili ahal izango duten “jetpack” bat sortuko dute berrerabilitako materialak erabiliz: kartoia, plastikozko botilak eta abar. Tailerra 10:30etatik 13:30etara burutuko da eta komenigarria da aldez aurretik izena ematea.
Zaborreta doktoreak ingurumena suntsitzeko sortu duen planarekin bukatzeko beharra dago. Horretarako, familiek eta taldeek hainbat froga eta pista gainditu eta topatu beharko dituzte, doktoreak bere egitasmoa lor ez dezan eta Ingurumen Aretotik garaiz ihes egin ez dezan. Modu aktibo zein dibertigarri batean ingurumen arlo desberdinak jorratuko dira: hondakinen kudeaketa, biodibertsitatea eta kontsumo arduratsua, besteak beste. […]
Ekintza honetako partaideek pilotak harrapatzeko jostailu polit eta dibertigarri bat egingo dute berrerabilitako plastikozko botilak erabiliz. Tailerra 6-14 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta 10:30etatik 13:30etara burutuko da. Komenigarria da aldez aurretik izena ematea.
Basa Bizitzaren Nazioarteko Eguna hurbil dela aprobetxatuz, tailer honetako parte hartzaileek inguruko basa animalien oinatzak identifikatzen eta hauen erreplikak nola egiten diren ikasiko dute. Honetarako benetako oinatzak erabiliko ditugu! Tailerra 6-14 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta 10:30etatik 13:30etara burutuko da. Komenigarria da aldez aurretik izena ematea.