IPUIN LEHIAKETA: NOLA GUSTATUKO LITZAIZUKE GETXOKO INGURUMENA IZATEA ETORKIZUNEAN?
Ekainean Aste Berdea ospatzen dela aprobetxatuz, txikiei zuzendutako mikro-kontaketa lehiaketa bat antolatu da. Hilabete osoan zehar, 6-15 urte bitarteko umeek naturaren edo ingurumenaren inguruko mikro-kontaketa idazteko aukera izango dute. Kontaketa irabazlearen egileak Getxo Aquarium-erako 4 sarrera irabaziko ditu, eta horrez gain gure sare sozialetan argitaratuko da. Lehiaketaren oinarriak ikusteko hemen.
