ESKULAN JASANGARRIAK: ERREGE MAGOAK!
Eskulan tailer honetan 6 urtetik gorako txikiek kartoizko hodiak erabiliz hiru errege magoen irudiak egin ahal izango dituzte. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.
