Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • January 2026

  • Sat 17

    NATURAKO JARDUERAK: HARRIZKO TXORIEN BILA

    January 17 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako haurrei zuzendutako jarduera honetan, parte-hartzaileek txoritxoak diruditen harriak bilatu ahal izango dituzte Ingurumen Aretoko inguruan. Ondoren, kartoi zati batean silikonaz itsatsiko dira. Bertan, beste elementu natural batzuk jarri ahal izango dira, hala nola makilak eta hostoak, eta paisaia naturala marraztu ahal izango da. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. […]

  • Sun 18

    ZOMORROEN-BILA

    January 18 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Jarduera honen bidez, 8 urtetik gorako haurrek eta haien familiek gure inguruko intsektu eta zomorrotxoen zati bat ezagutu ahal izango dute, gure ekosistemetan betetzen duten funtzioa ezagutu eta kontserbazioaren garrantziari buruz hausnartu ahal izango dute. Horretarako, lupa batzuk erabiliz, zerrenda batean identifikatuko dituzte ikusten dituzten animalia txiki guztiak. Ondoren, gure intsektarium-ean benetako intsektuak mikroskopio digitalaren […]

  • Sat 24

    HELDUENTZAKO TAILERRAK, ARTILEA LANTZEN (ARTILEA MUNDURA-EKIN)

    January 24 @ 10:30 am - 1:30 pm

    16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaro teoriko-praktikoa da. Ikastaro honetan, Artileamundura-ko Rakelek, ardi-artilea prestatzeko prozesua erakutsiko digu, bi makinaren bidez: eskarmenatzeko makina eta kardatzeko makina. Ondoren, landutako artilearekin tailer praktiko bat egingo da, feltroarekin apaingarriak sortzeko. Ordutegia: 10:30etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sat 24

    ARGAZKI GINKANA BOLUETIK (JARDUERA AUTOGIDATUA)

    January 24 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Nahi duzu tarte dibertigarria pasatu, zure argazki-dohainak probatu eta sari gisa mini prismatikoak etxera eraman? Ez galdu argazki ginkana Boluetik! Jarduera autogidatu berri honetan, Bolueko hezegunean aurki daitezkeen eta Ingurumen Aretotik emango dizugun fitxa batean jasotzen diren elementuen argazkiak lortzeko erronka botatzen dizugu. Elementu horietako bakoitzak puntuazio zehatza du: denbora amaitu aurretik puntu gehien lortzen […]

  • Sun 25

    INGURUMEN HEZKUNTZAREN MUNDUKO EGUNA: NATURAREKIN BERRIZ KONEKTATZEKO JOKO BILDUMA

    January 25 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Naturarekin konektatuta sentitzea funtsezkoa da osasun fisiko eta mentalerako, estresa murrizten duelako, gogo-aldartea hobetzen duelako, sistema immunologikoa indartzen duelako eta ongizate orokorra sustatzen duelako. Eta, gainera, denbora dibertigarria pasatzen bada, onura biderkatu egiten da! Jarduera honetan, parte hartzen duten taldeek, Ingurumen Aretoko hezitzaileak gidatuta, hainbat jolas garatu ahal izango dituzte Ingurumen Aretoko inguruan, gure natura-ondarea […]

  • Sat 31

    LURRAREN BEROKETAREN AURKAKO EKINTZAREN MUNDUKO EGUNA: HAUR-ANIMAZIOKO ULTIMATUM EBOLUTIBOA FILMAREN PROIEKZIOA ETA KEINU ONEN MURAL KOLABORATIBOA

    January 31 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Familiak berotze globalaren aurka jardutearen garrantziaz kontzientziatzeko asmoz, "El ultimatum evolutivo " animaziozko filma bistaratuko da Aretoko zineman. Ondoren, egurrezko etxetxoan, txiki bakoitzari hainbat marrazki emango zaizkio ekintza desberdinekin: horietako batzuk berotze globalari laguntzen diote eta beste batzuk ez. Koloreztatu eta sailkatu egin beharko dituzte, eta Ingurumen Aretoan erakutsiko den elkarlaneko horma-irudi batean jarri beharko […]

  • February 2026

  • Sun 1

    BIO-DIBER TAILERRAK: NIRE HEZEGUNE TXIKIA (HEZEGUNEEN MUNDUKO EGUNA, OTSAILAK 2)

    February 1 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako haurrentzako sormen tailer dibertigarri batera gonbidatzen zaitugu, non miniaturazko hezegune bati bizia emango diogun. Berrerabilitako kristalezko ontzi batetik abiatuta, urez eta landarez betetako eskulan bat sortuko dugu, eta ekosistema mota horren ezaugarriak azalduko ditugu. Sormena, ingurumenarekiko errespetua eta materialen berrerabilera sustatzen dituen proposamen ludiko eta hezitzailea da.Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era […]

  • Sat 7

    EKO-JOSTAILUAK: ZIBAK PLASTIKOZKO TAPOIEKIN

    February 7 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako txikientzako tailer dibertigarri batera gonbidatzen zaitugu, non planetaren sormena eta zaintza eskutik helduta doazen. Jolasaren eta esperimentazioaren bidez, plastikozko tapoiak berrerabiliz ziba bat eraikiko dugu, irudimena, motrizitatea eta ingurumen-kontzientzia sustatuz. Birziklatzea ere oso dibertigarria izan daitekeela ikasteko proposamen ludiko eta hezitzailea da.Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da […]

  • Sun 8

    ESCAPE ROOM: ZABORRETA DOKTOREA

    February 8 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Zaborreta Doktoreak ingurumenarekiko sortu duen plan suntsitzailearekin bukatzeko beharra dago. Horretarako, familiek eta taldeek hainbat froga eta pista gainditu eta topatu beharko dituzte, doktoreak bere egitasmoa lor ez dezan eta Ingurumen Aretotik garaiz ihes egiteko. Modu aktibo zein dibertigarri baten ingurumen arlo desberdinak jorratuko dira: hondakinen kudeaketa, biodibertsitatea, kontsumo arduratsua, besteak beste. Ekimen hau ordu […]

  • Sat 14

    ESKULAN JASANGARRIAK: INAUTERIETAKO MASKARAK

    February 14 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako haurrentzako tailer sortzaile honetan inauterietako maskarak egingo ditugu kartoizko arrautza-ontziak berrerabiliz. Jardueraren helburua adierazpen artistikoa, sormena eta ingurumenaren kontzientzia sustatzea da, materialak berrerabiliz. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96