- This event has passed.
BIO-DIBER TAILERRAK: NIRE HEZEGUNE TXIKIA (HEZEGUNEEN MUNDUKO EGUNA, OTSAILAK 2)
February 1 @ 10:30 am - 1:30 pm
3 urtetik gorako haurrentzako sormen tailer dibertigarri batera gonbidatzen zaitugu, non miniaturazko hezegune bati bizia emango diogun. Berrerabilitako kristalezko ontzi batetik abiatuta, urez eta landarez betetako eskulan bat sortuko dugu, eta ekosistema mota horren ezaugarriak azalduko ditugu. Sormena, ingurumenarekiko errespetua eta materialen berrerabilera sustatzen dituen proposamen ludiko eta hezitzailea da.
Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.
