ATZERATUTA: ITSASOA JOKOAN DA!
Itsaso eta ozeanoekin erlazionatutako ekintza dibertigarri honetan adin guztiei (3 urtetik aurrera) moldatutako jolas desberdinak egongo dira. Parte hartzaileek itsas biodibertsitatea, bere kontserbazio egoera eta Getxoko hondartzei buruzko datu eta bitxikeriak ezagutu ahal izango dituzte. Jolasen artean mimika, diktiopinta, Trivial, memory eta kutxa misteriotsua daude. Azken honetan txikienek eskuak sartu beharko dituzte, begiratu gabe, itsasoarekin […]
