Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Ingurumen Aretoa
  • Ekintzen programazioa
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Ingurumen Aretoa
  • Ekintzen programazioa
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
12 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
Today
  • November 2021

  • Sun 28

    HELDUENTZAKO TAILERRA: IKASI OGIA EGITEN ORE AMAREKIN

    28 November, 2021 |10:30 - 13:30

    16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako tailerra da eta bertan irin mota desberdinei eta hartzidura prozesuari buruz ikasiko dute parte-hartzaileek, eta ore amarekin 2 ogi mota egingo dituzte Oihana Rodriguezen eskutik (Ur eta Lur). Tailerra 10:30-etatik 13:30-etara burutuko da eta beharrezkoa da izena ematea aldez aurretik.

  • December 2021

  • Sat 4

    GINKANA 2.0

    4 December, 2021 |10:30 - 14:00

    Ginkana 2.0. autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (8 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute hainbat joko eta ekintzaren bidez. Parte hartzaileek proposatutako puntuetan gelditu beharko dute eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu inguru irauten du.  Ekintza hasteko ordutegiak: 10:15, 10:30 10:45 eta 11:00. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta […]

  • Sun 5

    TXIKI TAILERRA: SUHILTZAILEEN KAMIOIA

    5 December, 2021 |10:30 - 13:30

    6 urtetik gorako umeei zuzendutako txiki tailer honetan helburua da material zaharrak birziklatuz (esne kutxak, esaterako) suhiltzaileen kamioia sortzea.. Parte-hartzaile bakoitzak egindako kamioia etxera eraman ahal izango du. Bi txanda egingo dira: 10: 30etik 11: 45era eta 12: 15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.  

  • Mon 6

    ORIENTING MOTAKO JARDUERA FAMILIA ETA TALDEENTZAT

    6 December, 2021 |10:00 - 14:00

    Orienting motako jarduera autogidatua da. Helburu nagusia mapa bat interpretatzen eta iparrorratz bat maneiatzen ikastea da. Jarduera Ingurumen Aretoan hasten da. 5 euroko fidantzaren truke behar diren material guztiak emango dira (jarraibideak eta iparrorratza). Jarduerak 1´5 ordu inguruko iraupena du, eta bi modalitate daude: erraza (8 urtetik gora) eta zaila (12 urtetik gora). Ekintza hasteko […]

  • Mon 6

    BOLUEKO ESPLORATZAILEAK

    6 December, 2021 |10:30 - 14:00

    “Bolueko esploratzaileak” familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honen helburua, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte-hartzea da, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta […]

  • Tue 7

    NATURAREN DETEKTIBEAK + ESPLORATZAILE TXIKIAK

    7 December, 2021 |10:30 - 13:30

    Esploratzaile txikiak (3 urtetik aurrera) eta Naturaren detektibeak (6 urtetik aurrera)  ekintza autogidatuetan Ingurumen Aretoko inguru naturala ezagutuko da zentzumenen eta esperimentazioaren bidez. Horretarako, Ingurumen Areto inguruan zenbait geldialdi egitea planteatzen da, eta hauetan ingurumenarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Geldialdiak baratzean, hildako enbor batean, tximeleten oasian, dortoken putzuan eta Arboretumean egiten dira, dinamika ezberdinak […]

  • Wed 8

    BOLUEKO HEZEGUNETIK IBILBIDE GIDATUA

    8 December, 2021 |11:00 - 13:30

    Helduei zuzendutako ibilbidea da, Ingurumen Aretoko hezitzaileetako batek gidatuko duena.2,5 ordu inguruz Bolueko hezegunearen kontserbazio-egoerarekin, biodibertsitatearekin eta gunearen kudeaketarekin lotutako hainbat alderdiri erreparatuko zaie. Ekintza 11:00etatik 13:30etara burutuko da. Ingurumen Aretoan hasiko da eta Bolueko hezegunean amaituko da. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.    

  • Sat 11

    AZTARNEN BILA

    11 December, 2021 |10:30 - 13:30

    6 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera berri bat da, gure inguruko animaliek uzten dituzten arrastoak identifikatzen ikasteko. Ekintza bi zatitan banatzen da: ginkana autogidatua ezkutatutako aztarna aurkitzeko, eta eskulana, aztarna baten moldea egiteko hezitzaile baten laguntzarekin. Eskulana egiten den bitartean, animaliek uzten dituzten beste arrasto-mota batzuk erakutsiko dira. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta […]

  • Sun 12

    TXIKI TAILERRA: GABONETAKO APAINGARRIAK

    12 December, 2021 |10:30 - 13:30

    3 urtetik gorako haurrentzako tailer honetan Gabonetako apaingarriak egingo dira. Horretarako, material naturalak eta birziklatuak erabiliko dira: arrautzontziak, pinaburuak, artilezko harien soberakinak, etab. Bi txanda egingo dira: 10: 30etik 11: 45era eta 12: 15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.    

  • Sat 18

    HELDUENTZAKO TAILERRA: ERREGE-ERROSKA

    18 December, 2021 |10:30 - 13:30

    16 urtetik gorakoei zuzendutako tailer honetan, neguko frutak erabiliz, etxeko errege-erroskoi bat egiten ikasiko da Ur eta Lurreko Oihanaren eskutik. Tailerra 10:30etatik 13:30etara burutuko da. Beharrezkoa da izena ematea aldez aurretik eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sat 18

    BOLUEKO ESPLORATZAILEAK

    18 December, 2021 |11:00 - 14:00

    “Bolueko esploratzaileak” familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honen helburua, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte-hartzea da, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta […]

  • Sun 19

    GABONETAKO JAIA: OLENTZERO DATOR! + TXIKI TAILERRA: GABONETAKO EZPAINZAPITAKOA

    19 December, 2021 |10:30 - 13:30

    Urteari agur esateko eta Gabonak ospatzeko jaia antolatu dugu. Parte-hartzaileek Olentzerok bidali dien gutuna irakurriko dute eta euren oparia bilatu beharko dute: jateko ikatza. Gainera, era autogidatuan burutuko den eskulan bat ere eskainiko dugu. Gabonetako ezpainzapitako bat egingo da kartoizko hodiekin, Gabonetako otordu eta afarietako mahaiak apaintzeko. Ekintza 10:30ak eta 13:30ak bitartean burutuko da. Beharrezkoa […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96