Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Ingurumen Aretoa
  • Ekintzen programazioa
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Ingurumen Aretoa
  • Ekintzen programazioa
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
12 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
Today
  • April 2023

  • Fri 7

    NATURAREN DETEKTIBEAK + ESPLORATZAILE TXIKIAK

    7 April, 2023 |10:30 - 13:30

    Esploratzaile txikiak (3 urtetik aurrera) eta Naturaren detektibeak (6 urtetik aurrera)  ekintza autogidatuetan Ingurumen Aretoko inguru naturala ezagutuko da zentzumenen eta esperimentazioaren bidez. Horretarako, Ingurumen Areto inguruan zenbait geldialdi egitea planteatzen da, eta hauetan ingurumenarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Geldialdiak baratzean, hildako enbor batean, tximeleten oasian, dortoken putzuan eta Arboretumean egiten dira, dinamika ezberdinak […]

  • Sat 8

    EKO-JOSTAILUAK: JARRI SAGARRAK ZUHAITZARI

    8 April, 2023 |10:30 - 13:30

    6 urtetik gorako umeei zuzendatutako tailer honetan, kartoia berrerabiliz joko dibertigarri bat sortuko dugu. Joko honetan, kartoian irudikaturiko zuhaitz bati kanika edo “sagar” guztiak bere lekuan kokatzea lortu behar dugu, hauek ukitu gabe. Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30 . Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Sun 9

    ITSU ITSUAN NATURAN (GUTXIENEZ 2 PERTSONAKO TALDEENTZAKO JARDUERA)

    9 April, 2023 |10:30 - 13:30

    Jarduera autogidatu berri honen bidez parte hartzaileek Ingurumen Areto inguruan esperimentazio sentsorialean oinarritutako hainbat joko dibertigarri garatu ahal izango dituzte. Ekintza honen helburua zentzumen desberdinak esnatzea da naturara hurbildu eta berarekin konektatzen laguntzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea. Parte hartzeko […]

  • Mon 10

    TXIKI TAILERRA: HAZI-BONBAK

    10 April, 2023 |10:30 - 13:30

    3 urtetik gorako haurrei zuzendutako tailerra da. Oraingo honetan buztinarekin, landare-substratuarekin eta haziekin hazi-bonbak (Nendo Dango) egingo dira. Hazi-bonba horietako batzuk Ingurumen Aretoko elkarlaneko basoko belar-substratua aberasteko erabiliko dira, eta besteak etxera eraman ahal izango dituzte parte-hartzaileek. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Aretotik baieztapena […]

  • Tue 11

    BOLUEKO ESPLORATZAILEAK

    11 April, 2023 |10:30 - 13:30

    “Bolueko esploratzaileak” familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honen helburua, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte-hartzea da, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta […]

  • Wed 12

    ZIRIBIRIKA: GURE INGURUKO TXIMELETAK EZAGUTU

    12 April, 2023 |10:30 - 13:30

    Inguruan aurkitzen diren tximeleta desberdinak ezagutzeko ekintza autogidatu hau eskaintzen da.  Adin desberdinetara egokitutako materialak erabiliz (6 urtetik gorantz), parte-hartzaileek Ingurumen Aretoko tximeleten oasiaren (Zerynthia eta SIECE Oasi Sarearen proiektuaren barruan dagoena) inguruan ikus daitezkeen espezie ohikoenetako batzuk identifikatzen ikasi ahal izango dute.Horrez gain, txikienek tximeleten eta beste intsektu batzuen populazioei eragiten dieten giza jarduerak […]

  • Thu 13

    NATURAREN DETEKTIBEAK + ESPLORATZAILE TXIKIAK

    13 April, 2023 |10:30 - 13:30

    Esploratzaile txikiak (3 urtetik aurrera) eta Naturaren detektibeak (6 urtetik aurrera)  ekintza autogidatuetan Ingurumen Aretoko inguru naturala ezagutuko da zentzumenen eta esperimentazioaren bidez. Horretarako, Ingurumen Areto inguruan zenbait geldialdi egitea planteatzen da, eta hauetan ingurumenarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Geldialdiak baratzean, hildako enbor batean, tximeleten oasian, dortoken putzuan eta Arboretumean egiten dira, dinamika ezberdinak […]

  • Fri 14

    BOLUEKO ESPLORATZAILEAK

    14 April, 2023 |10:30 - 13:30

    “Bolueko esploratzaileak” familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honen helburua, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte-hartzea da, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta […]

  • Sat 15

    GINKANA 2.0. BOLUETIK

    15 April, 2023 |10:30 - 13:30

    Ginkana 2.0. autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (8 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute hainbat joko eta ekintzaren bidez. Parte hartzaileek proposatutako puntuetan gelditu beharko dute eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu inguru irauten du. Ekintza hasteko ordutegiak: 10:15, 10:30, 10:45 eta 11.00. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta […]

  • Sun 16

    BIO-DIBER TAILERRA: KAIOAK

    16 April, 2023 |10:30 - 13:30

    3 urtetik gorako haurrei zuzendutako tailerra da. Oraingo honetan ontzi txuri txikiak berrerabiliz kaio polit batzuk sortuko dira. Saioan zehar animalia hauen ezaugarri nagusiei buruz hitzegingo da. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Sat 22

    MARRAZKETA JARDUNALDIA: AMA LURRAREN NAZIOARTEKO EGUNA

    22 April, 2023 |10:30 - 13:30

    Ama Lurraren Nazioarteko Eguna dela eta, aire zabaleko marrazki-lehiaketa bat antolatu da Ingurumen Aretoko lorategian. Parte-hartzaileek naturarekin eta ingurumenarekin zerikusia duten marrazkiak egiteko beharrezko material guztiak izango dituzte eskura. Marrazki horiekin, eta mikrokontakizun lehiaketan aurkeztutako kontakizunekin, “Hau da gure Lurra” izeneko erakusketa bat antolatuko da maiatzean Ingurumen Aretoan. Bi kategoria daude: 4-9 urtekoak eta 10-15 […]

  • Sun 23

    STREET ESCAPE ROOM: GELDIARAZI INBADITZAILEAK!

    23 April, 2023 |10:30 - 13:30

    8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira. Ohiko Escape Room ez […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96