Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • March 2026

  • Sat 7

    ESKULAN JASANGARRIAK: LEPOKO EKOLOGIKOAK

    March 7 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Eskulan jasangarrien tailer honetan, 3 urtetik gorako txikiek lepoko ekologikoak sortuko dituzte kartoia berrerabiliz, normalean botako lituzketen materialei bigarren bizitza bat emanez. Jolasaren eta sormenaren bidez ikasiko dugu irudemenez gauza politak egin daitezkeela planeta zainduz, birziklatzea, kontsumo arduratsua eta ingurumenarekiko errespetua bezalako balioak sustatuz. 2 txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik […]

  • Sun 8

    STREET ESCAPE ROOM: GELDIARAZI INBADITZAILEAK!

    March 8 @ 10:30 am - 1:30 pm

    8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira. Ohiko Escape Room ez […]

  • Sat 14

    JARDUERA BERRIA: INGURUMENAREN SUPER-HEROIAK

    March 14 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Klima aldaketa, biodibertsitatearen galera, kutsadura… Mundua arriskuan dago. Lagunduko diguzu salbatzen? 8 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera berri honetan, parte-hartzaileek Ingurumen Aretoko erakusketa aztertu beharko dute, informazioa bilatzeko eta hainbat ingurumen-alderdiri buruz egiten zaizkien galderei erantzuteko. Erronka gisa, erantzun zuzen bakoitzak azken konponbidera hurbilduko die. Eta erantzun guztiak betetzen dituztenean kutxa sekretua ireki ahal izango […]

  • Sun 15

    BIO-DIBER TAILERRA: KARTOIZKO HODIEKIN PINGUINOAK

    March 15 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Eskulan tailer honetan, 5 urtetik gorako txikiek kartoizko hodiak berrerabiliko dituzte pinguino atseginak sortzeko. Jarduera egiten duten bitartean animalia horien ezaugarri batzuk ezagutuko dituzte eta erraz eta adinera egokituta ikasiko dute nola eragiten dion klima-aldaketak beren habitatari, planetarekiko errespetua eta zaintza sustatuz. 2 txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea […]

  • Thu 19

    ARGAZKI GINKANA BOLUETIK (JARDUERA AUTOGIDATUA)

    March 19 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Nahi duzu tarte dibertigarria pasatu, zure argazki-dohainak probatu eta sari gisa mini prismatikoak etxera eraman? Ez galdu argazki ginkana Boluetik! Jarduera autogidatu berri honetan, Bolueko hezegunean aurki daitezkeen eta Ingurumen Aretotik emango dizugun fitxa batean jasotzen diren elementuen argazkiak lortzeko erronka botatzen dizugu. Elementu horietako bakoitzak puntuazio zehatza du: denbora amaitu aurretik puntu gehien lortzen […]

  • Sat 21

    JARDUERAK NATURAN: TXIMELETEN KOLOREAK (BASOEN NAZIOARTEKO EGUNA)

    March 21 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako haurrei zuzendutako jarduera honetan, kartoia berrerabiliko dugu tximeleta baten silueta sortzeko, txikiek sormen handiz ebaki eta eraldatuko dituztenak. Ondoren, Ingurumen Aretoko arboretuma (gure (lorategi botanikoa, zuhaitz-espezie desberdinekin), zeharkatuko dute kolore desberdinetako elementu naturalen bila (loreak, zuhaitzen azalak, etab.), tximeletari bizia eta kolorea emateko, jolasa, natura eta birziklapena konbinatuz zentzumen-esperientzia dibertigarri batean. 2 […]

  • Sun 22

    URAREN MUNDU EGUNA: URAREKIN EGINDAKO ESPERIMENTUAK

    March 22 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Uraren Munduko Eguna ospatzeko eta horren garrantzia azpimarratzeko, 5 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera hau proposatzen da. Jardueran zehar 3 esperimentu ezberdin garatuko dira: “ura mugitu egiten da”, “araztegia” eta “ikusten ez den zikinkeria”. Horien bidez uraren garrantzia, bera kontserbatzeko eta aurrezteko beharra eta uraren ezaugarri fisiko eta kimiko batzuekin lotutako beste alderdi batzuk lantzen […]

  • Sat 28

    HEGAZTIEN KOLOREAK

    March 28 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Gure inguruko hegazti batzuek koloreak galdu dituzte. Kolore horiek berreskuratzen lagunduko diezue? Jarduera honen bidez, Ingurumen Areto inguruan pista-joko erraz bat egingo da, eta parte hartzen duten taldeek 6 hegazti misteriotsuak zein diren asmatu beharko dute, eta benetako koloreekin koloreztatu beharko dituzte. Gainera, jarduera amaitzerakoan, Baliabide Zentroko “Getxoko hegaztiak” argazki-erakusketa bisitatu ahal izango da. Gomendatutako […]

  • Sat 28

    HELDUENTZAKO IBILBIDE GIDATUA ETA TAILERRA: UDABERRIKO EKINOZIOAREN ERRITOAK, OHITURAK ETA SINESMENAK ZUHAITZEN BITARTEZ, HOJARASCA ELKARTEAREKIN

    March 28 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Udaberriko ekinozioaren data aprobetxatuz, Hojarasca kultur elkarteko Aitor Ventureirak zuzendutako jarduera hau proposatzen da. Bolueko hezegunearen inguruko ibilbidea da, eta urte sasoi honekin zerikusia duten errituei, ohiturei eta sinesmenei buruz hitz egingo dugu. Ostara zelta ospakizunaren gaia jorratuko dugu, pazkoko arrautzen eta untxien tradizioaren jatorria, zelaien bedeinkapena, Su Berriaren berrikuntza, eta, jakina, kondaira eta mitologia […]

  • Sun 29

    NATURAN BIZIRAUTEA (JARDUERA AUTOGIDATUA)

    March 29 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Egunen batean basoan galduko bazina, bizirauteko zure gida eta naturan aurki dezakezuna soilik erabiliz bizirauteko gai izango zinateke?"Naturan bizirautea" jardueran parte hartzen duten taldeek 4 proba gainditu beharko dituzte ordubete baino gutxiagoan: orientatzen ikasi, aterpea eraiki, janaria bilatu, zauriak elementu naturalekin sendatzen ikasi eta sua egiten ikasi. Hori guztia Aretoan sortu ditugun materialak eta gidak […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96