HONDAKINEN BILKETA BOLUEN (MARTXOAREN 14an, IBAIEN ALDEKO MUNDUKO EKINTZA EGUNA)
Ibaien aldeko Ekintza Eguna dela eta, Bolue inguruko hondakinak biltzeko jardunaldi hau antolatu da. Jarduera hezeguneko ponpa-etxean hasiko da, eta hezegunearekin lotutako oinarrizko gaiak azalduko dira. Hemen bertan banatuko dira garbiketarako materialak: eskularruak, poltsak, kuboak, etab. Jardunaldiaren amaieran hamaiketako osasungarria eskainiko zaie parte-hartzaileei. Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara. Gomendatutako gutxieneko adina: 6 urte. Beharrezkoa da aldez aurretik […]
