- This event has passed.
BIO-DIBER TAILERRAK: ARTEZ BETETAKO HERBARIOAK (MARTXOAK 21, BASOEN MUNDUKO EGUNA)
Martxoaren 21eko Basoen Munduko Eguna dela aprobetxatuz, 3 urtetik gorako txikiek 4 zuhaitz espezie autoktono (urkia, hurritza, astigarra eta haritza) dituen herbario artistiko xume bat egin ahal izango dute. Hosto bakoitza teknika artistiko desberdinen bidez egingo dute: kolore laua, estanpazioa, makilatxoekin estanpatzea eta zipriztintzea (negatiboan inprimatzea). Jarduera amaitzean, Aretoko arboretum-a bisitatuko da eta bertan zuhaitz hauek nolakoak diren ikusi ahal izango dugu.
Behar-beharrezkoa ez den arren, haur bakoitzak mantal bat ekartzea gomendatzen dugu, pinturaz zikindu ahal izateko.
Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.
