Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • March 2020

  • Thu 19

    ATZERATUTA: BOLUEKO ESPLORATZAILEAK

    March 19, 2020 @ 10:00 am - 2:00 pm

    Bolueko esploratzaileak familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honetan, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte hartzea bilatzen da mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatu baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren material guztiak Ingurumen Aretoak eskainiko ditu: prismatikoak, identifikazio gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a […]

    Free
  • Sat 21

    ATZERATUTA: TXIKI TAILERRA: EGIN ITZAZU ZIGILUAK KORTXOEKIN!

    March 21, 2020 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Basoen Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, tailer honetako parte hartzaileek kortxoak eta egur-xerrak erabiliko dituzte zigiluak egiteko. Tailerra 6-14 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta 10:30etatik 13:30etara burutuko da. Komenigarria da aldez aurretik izena ematea.

    Free
  • Sun 22

    ATZERATUTA: ITSASOA JOKOAN DA!

    March 22, 2020 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Itsaso eta ozeanoekin erlazionatutako ekintza dibertigarri honetan adin guztiei (3 urtetik aurrera) moldatutako jolas desberdinak egongo dira. Parte hartzaileek itsas biodibertsitatea, bere kontserbazio egoera eta Getxoko hondartzei buruzko datu eta bitxikeriak ezagutu ahal izango dituzte. Jolasen artean mimika, diktiopinta, Trivial, memory eta kutxa misteriotsua daude. Azken honetan txikienek eskuak sartu beharko dituzte, begiratu gabe, itsasoarekin […]

    Free
  • Sat 28

    ATZERATUTA: TXIKI TAILERRA: EGIN EZAZU TXOTXONGILOA!

    March 28, 2020 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailer honetan parte hartzaileek animalia itxurako txotxongilo polit bat sortuko dute kartoizko tutuak berrerabiliz! Tailerra 10:30etatik 13:30etara burutuko da eta komenigarria da aldez aurretik izena ematea.

    Free
  • Sun 29

    ATZERATUTA: PUBLIKO OROKORRARENTZAKO JARDUERA: TRUKE AZOKA

    March 29, 2020 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Ezin hobeto dauden zenbat gauza botatzen ditugu zaborretara edo pilatzen ditugu kaxetan jada ez ditugulako erabiltzen? Zenbat baliabide xahutzen ditugu produktu berriak inongo beharrik gabe erosita? Har itzazu behar dituzun objektuak erabiltzen ez duzunaren truke. Truke azoka partekatzeko gune bat izango da, gauzen balioa berreskuratzen, kontsumismoari buruzko gogoeta egiten, dirua erabiltzearen alternatibak sortzen eta kontsumo […]

    Free
  • June 2020

  • Mon 1

    EKINTZA AUTOGIDATUAK: ALTXORRAREN BILA

    June 1, 2020 @ 9:00 am - June 30, 2020 @ 5:00 pm

    “Altxorraren bila” familiei, lagun taldeei eta publiko orokorrari zuzendutako jarduera da. Parte hartzen duen talde bakoitzak koordenatu batzuk dituen mapa bat jasoko du, Bolueko hezeguneko puntu enblematikoei dagozkienak. Azpiegiturak, eraikinak edo beste elementu batzuk izan daitezke, adierazgarriagoak edo ez hain adierazgarriak. Koordenatuak Google Maps-en sartuta (Interneterako konexioa duen gailu mugikor bat behar da), GPSak hezeguneko […]

    Free
  • Mon 1

    EKINTZA AUTOGIDATUAK: BOLUEKO ESPLORATZAILEAK

    June 1, 2020 @ 9:00 am - June 30, 2020 @ 5:00 pm

    Bolueko esploratzaileak, lagun talde eta publiko orokorrari (10 urtetik gorantz) zuzendutako ekintza da. Ekintza honen bitartez, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte hartuko dute, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez. Ibilbide autogidatua izango da eta Bolueko hezegunearen ingurutik burutuko da. Aipatutako aspektu bakoitzaren diagnostikoa egin ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko […]

  • Mon 1

    BOLUEKO HEZEGUNETIK SANTA KOLOMA ERMITARAINO IBILBIDE GIDATUA

    June 1, 2020 @ 10:00 am - 5:30 pm

    Ingurumen Aretoko hezitzailek batek gidatutako ibilbidea da, adin guztietara moldatua dagoena. Bolueko hezegunetik hasten da. Bertan, udalerriko inguru natural garrantzitsuenetariko baten alderdi aipagarrienak aztertuko ditugu. Ondoren, Martiartuko dorretxe zaharrerako bidean dagoen Santa Koloma baselizarantz abiatuko gara. Ibilbidean zehar, Bolueko hezegunearekin eta haranarekin erlazionatutako ingurumen aspektuak aztertzeaz gain, haranarekin eta bertako biztanleekin erlazionatutako aspektu historiko eta […]

    Free
  • Mon 1

    EKINTZA AUTOGIDATUAK: INGURUKO TXIMELETAK

    June 1, 2020 @ 10:00 am - June 30, 2020 @ 5:00 pm

    Adin desberdinetara egokitutako jarduera da - 6 urtetik aurrerantz -, eta helburu nagusia gure inguruko tximeleta-espezie batzuk ezagutzea da. Beste helburu bat espezie horiekin lotutako alderdi biologikoak eta horiei eragiten dieten ingurumen-arazo batzuk ezagutzea da. Jarduera Tximeleten Oasian egingo da, Ingurumen Aretoan (Horregatik, Aretoa irekita dagoenean egin behar da). Bideo bat ikusi ondoren (bisita egin […]

  • Mon 1

    EKINTZA AUTOGIDATUAK: HARITZ ETA BERE LAGUNAK

    June 1, 2020 @ 10:00 am - June 30, 2020 @ 5:30 pm

    Ordubete inguruko jarduera da. Kasu honetan Ingurumen Aretoko inguruan garatzen da (Horregatik, irekita dagoenean egin behar da), eta 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago, gutxienez pertsona heldu batek lagunduta. Ingurumen Aretoan “Haritz” izeneko haritzaren bideoa  ikusiko da. Honetan,  Haritzek bere bizitzaren historia kontatzen digu lehen pertsonan, eta ondoren bere lagunak ezagutzera animatzen gaitu ginkana baten […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96