Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • May 2022

  • Sun 8

    TXIKI TAILERRA: EGIN EZAZU DOMINO JOKOA

    May 8, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako umeei zuzendutako txiki tailer honetan domino joko dibertigarri bat sortuko da kartoi zatiak berrerabiliz. 2 txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sat 14

    TXIKI TAILERRA: FELTROZKO HEGAZTIAK

    May 14, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako haurrei zuzendutako txiki tailer honetan, Hegazti Migratzaileen Munduko Eguna ospatzeko, Bolueko hezegunean bizi diren hegaztien eskulan bat egingo dugu feltroa erabiliz. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sun 15

    GINKANA 2.0. BOLUETIK

    May 15, 2022 @ 10:30 am - 2:00 pm

    Ginkana 2.0. autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (8 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute hainbat joko eta ekintzaren bidez. Parte hartzaileek proposatutako puntuetan gelditu beharko dute eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu inguru irauten du. Ekintza hasteko ordutegiak: 10:15, 10:30, 10:45 eta 11.00. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta […]

  • Sat 21

    TXIKI TAILERRA: ERLEEN MUNDUKO EGUNA

    May 21, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako haurrei zuzendutako txiki tailer honetan, Erleen Munduko Eguna ospatzeko (maiatzak 20), kartoizko tutuak berrerabiliz abaraska apaingarri bat sortuko dugu. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik-11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sun 22

    HELDUENTZAKO TAILERRA: ERLEZAINTZARAKO HASTAPENA

    May 22, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako tailer honetan, Ignazio Gonzalo erlezainak erlezaintzaren hastapenei buruzko oinarrizko kontzeptuak azalduko ditu: erlearen biologia, gaixotasunak eta mehatxuak, erlauntzen zaintza, amaierako produktuen erauzketa eta manipulazioa, etab. Ordutegia: 10:30etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Sat 28

    TXIKI TAILERRA: EGIN EZAZU SUGEA

    May 28, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako haurrei zuzendutako txiki tailer honetan, kartoizko tutuak berrerabiliz suge politak sortuko ditugu eta Euskadin aurkitzen diren suge espezie batzuk ikasiko ditugu. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotze

  • Sun 29

    “HARITZ ETA BERE LAGUNAK” GINKANA, EZAGUTU ITZAZU ARBORETUMEKO ZUHAITZAK

    May 29, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 eta 12 urte bitarteko txikiei zuzendutako jarduera da, gutxienez heldu batek lagunduta, eta helburua gure inguruko zuhaitz-espezie adierazgarrienetako batzuk identifikatzea da. Jarduera hasteko, bideo bat proiektatuko da. Bideo horretan, Haritz zuhaitz zaharrak basoen garrantziaz hitz egingo digu eta parte-hartzaileak bere gainerako lagunak, zuhaitzak, ezagutzera animatuko ditu, aire zabaleko ginkana xume baten bidez.Bi txanda egingo […]

  • June 2022

  • Sat 4

    ESCAPE ROOM: ZABORRETA DOKTOREA

    June 4, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Zaborreta doktoreak ingurumenarekiko sortu duen plan suntsitzailearekin bukatzeko beharra dago. Horretarako, familiek eta taldeek hainbat froga eta pista gainditu eta topatu beharko dituzte, doktoreak bere egitasmoa lor ez dezan eta Ingurumen Aretotik garaiz ihes egiteko. Modu aktibo zein dibertigarri baten ingurumen arlo desberdinak jorratuko dira: hondakinen kudeaketa, biodibertsitatea, kontsumo arduratsua, besteak beste.Ekimen hau ordu eta […]

  • Sun 5

    BOLUETIK IBILBIDE GIDATUA (INGURUMENAREN MUNDU EGUNA)

    June 5, 2022 @ 11:00 am - 1:30 pm

    Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta, ibilbide gidatu hau garatuko da, adin guztiei zuzenduta (6 urtetik aurrera) eta Ingurumen Aretoko hezitzaileetako batek gidatuta. Gutxi gorabehera 2,5 ordutan, kontserbazio-egoerarekin, biodibertsitatearekin eta gune horren kudeaketarekin lotutako hainbat alderdiri erreparatuko zaie. Jarduera 11:00etan hasiko da Ingurumen Aretoan, eta bertan Bolueko hezegunearekin lotutako erakusketa eta dortoka inbaditzaileentzako urmaela ikusi ahal […]

  • Sat 11

    NATURAREN DETEKTIBEAK + ESPLORATZAILE TXIKIAK

    June 11, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Esploratzaile txikiak (3 urtetik aurrera) eta Naturaren detektibeak (6 urtetik aurrera)  ekintza autogidatuetan Ingurumen Aretoko inguru naturala ezagutuko da zentzumenen eta esperimentazioaren bidez. Horretarako, Ingurumen Areto inguruan zenbait geldialdi egitea planteatzen da, eta hauetan ingurumenarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Geldialdiak baratzean, hildako enbor batean, tximeleten oasian, dortoken putzuan eta Arboretumean egiten dira, dinamika ezberdinak […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96