KANTAURIKO ITSASPEKO FAUNA ARGAZKIEN ALDI BATERAKO ERAKUSKETA
Abenduaren 16tik martxoaren 17ra gure kostaldeko urpeko faunari buruzko argazki erakusketa hau ikusgai egongo da Ingurumen Aretoko areto nagusian. Asier Martinez eta Alejandro Angeles urpekari erdi-profesionalek utzitako 12 argazkiz osatutako bilduma da. Ibilbide luzea dute urpekaritzan eta urpeko argazkigintzan. Erakusketaren bisita-ordutegia Aretoaren irekiera-ordutegia izango da: 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era astean zehar, 10:00etatik 14:00etara asteburu […]
