- This event has passed.
EKO-JOSTAILUAK: MEMORY JOLASA PLASTIKOZKO TAPOIEKIN
December 29, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm
5 urtetik gorakoentzako jarduera honetan, parte-hartzaileek plastikozko tapoiak berrerabili ahal izango dituzte memory motako jolas bat egiteko, memoria bisuala lantzeko. Horretarako, barrualdean elementu naturalen irudi desberdinekin apaindutako tapoi bikoteak sortu ahal izango dituzte, eta ondoren bikoteka nahastu eta bilatu beharko dituzte.
Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.
