Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

’’BOLUEKO HEZEGUNEA’’ HELDUENTZAKO ARGAZKI ETA HAURRENTZAKO MARRAZKI LEHIAKETA

February 1, 2024 @ 10:00 am - February 29, 2024 @ 11:30 pm

Hezeguneen Munduko Eguna (otsailak 2) dela eta, hilabete osoan zehar 3 lehiaketatan parte hartu ahal izango da:

–  4 eta 9 urte bitarteko haurrentzako marrazki lehiaketa (saria txikientzako produktu ekologikoen saski bat izango da).

– 10 eta 15 urte bitarteko haurrentzako marrazki lehiaketa (Saria Karpin Faunarako 2 sarrera izango dira).

–  16 urtetik gorako helduentzako argazki lehiaketa (saria produktu ekologikoen saski bat izango da).

 

Kasu guztietan gaia Bolueko hezegunea izango da, eta bertako paisaiarekin, faunarekin, florarekin, kontserbazio-egoerarekin eta bertan egiten diren jarduerekin lotutako lanak aurkez daitezke.

 

Argazkiak eta lanak sare sozialen bidez (Facebook, Twitter eta Instagram) parteka daitezke, Ingurumen Aretoa etiketatuz, edo posta elektronikoz info@ingurumenaretoagetxo.eus helbidera bidal daitezke.

 

Argazki lehiaketaren oinarriak HEMEN kontsulta ditzakezu.

Marrazki lehiaketaren oinarriak HEMEN kontsulta ditzakezu.

Details

Organizer

Venue