Calendar of Events

Latest Past Events

HELDUENTZAKO TAILERRA, INGURUKO LANDAREEKIN ONDUTAKO LANDAREEI BURUZKOA

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera. Daniel Colorado naturopata eta mendi gidariak emango duen tailer teoriko-praktikoa da. Bertan, basoko landareekin ozpinetan ontzen irakatsiko du. Horrela, pertsona bakoitzak ikasiko du gure inguruan hazten diren landarerik arruntenetako batzuk biltzen eta kontserbatzen.Parte-hartzaile bakoitzak kristalezko poto bat ekarri behar du tailerraren egunean, nahiago duten landarea ondu eta etxera eraman […]

AZTARNEN BILA

Aula Ambiental de Getxo Barrio Larrañazubi, 12. B, Getxo

6 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera berri bat da, gure inguruko animaliek uzten dituzten arrastoak identifikatzen ikasteko. Ekintza bi zatitan banatzen da: ginkana autogidatua ezkutatutako aztarna aurkitzeko, eta eskulana, aztarna baten moldea egiteko hezitzaile baten laguntzarekin. Eskulana egiten den bitartean, animaliek uzten dituzten beste arrasto-mota batzuk erakutsiko dira. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta […]

ESKULAN JASANGARRIAK: UDAKO SOLSTIZIORAKO ERRAMU KOROAK ETA KUTUNAK

Udako solstizioa, Euskal Herriko naturari eta hainbat tradiziori lotutako data berezia, dela eta, erramu-koroak eta kutun txikiak sortuko dira Aretoko arboretumeko landareekin (San Joan belarra, erromeroa, iratzea, hinojoa), haurrak ohitura horietako batzuetara modu erraz eta egokituan hurbiltzeko, esanahia eta ingurunearekiko lotura balioetsiz. Tailer hau 3 urtetik gorako umeei zuzenduta dago. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik […]