- This event has passed.
JARDUERA BERRIA: BOLUEKO ZUHAITZ GALDUAK
30 March, 2024 |10:30 - 13:30

Hilabete honetan Zuhaitzen Munduko Eguna dela aprobetxatuz, jarduera berri hau estreinatuko dugu. Bertan, parte-hartzaileek, ibilbide autogidatu baten bidez, Bolue inguruko lau zuhaitz espezie berezi aurkitu behar dituzte. Jarduera honetan parte hartzen duten pertsonen artean Euskal Herriko zuhaitzei buruzko 2 gida zozketatuko dira urtean zehar.
10 urtetik gorakoentzat.
Ordutegia: 10:30etik 13:30era, 15 minutuko txandetan. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.
