“Asteklima Getxo” Klimaren eta Energiaren Asteak bigarren edizioa beteko du aurten, eta urriaren 18tik 24ra (Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Eguna) egingo da, klima aldaketari buruzko doako jarduerez betetako programa batekin, gure planetak dituen erronkez kontzientziatzeko eta horiek ikusarazteko; izan ere, “Ekintza orok, txikia izan arren, badu garrantzia”, ekimenaren leloak dioen bezala.
Udaleko Ingurumen Unitateak antolatuta, edizio honek hainbat berrikuntza dakartza bere programari dagokionez: urpean 3D urperaketa batekin busti gabe murgiltzea, erleen mundua ezagutzea eta eztia probatzea, biomaterialen tailerrak, barazkien hartzidura edo liburu trukea.
Energia jasangarriaren onurei eta klima aldaketaren inpaktuei buruzko bi hitzaldi ere antolatuko dira, bi ibilbiderekin batera: bata, gure kostaldea nola aldatu den giza inpaktuagatik ezagutzeko, eta, bestea, Gobela ibaia modu diferentean behatzeko.
“Dibulgazioz, sormenez, ikaskuntzaz eta dibertimenduz betetako astea prestatu dugu publiko guztientzat, gure ohituretan aldaketa positiboa kontzientziatzeko, hezteko eta sustatzeko funtsezko aktibitateekin, banakako eta taldeko ekintza bultzatuz energia eredu jasangarriago baterantz eta klima aldaketara egokituagoa eta erresilienteagoa izango den gizarte baterantz”, nabarmendu du Iñigo Urki-tza Ingurumen zinegotziak.
2024an, Udala ASTEKLIMA Sariarekin saritu zuten, “Klima familientzako tailerrak” ekimenagatik, zeinak klima aldaketari buruz modu ludikoan eta publiko guztientzat ikasteko sormen tailerrak eskaintzen zituen.
Astea 18an hasiko da, “Asteklima Azoka”-rekin, Algortako Geltokia plazan (euria egiten badu, San Nikolas plazako frontoira eramango da), 10:30-15:00 eta 16:00-18: 30 ordutegian, 7 karpa tematikorekin eta jarduera interaktiboekin.
Programatutako ekintza batzuetan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman behar da hemen: tel. 605 74 90 64 edo asteklimagetxo@gmail.com helbidean.


