- This event has passed.
ESKULAN JASANGARRIAK: UDAKO SOLSTIZIORAKO ERRAMU KOROAK ETA KUTUNAK
June 21 @ 10:30 am - 1:30 pm
Udako solstizioa, Euskal Herriko naturari eta hainbat tradiziori lotutako data berezia, dela eta, erramu-koroak eta kutun txikiak sortuko dira Aretoko arboretumeko landareekin (San Joan belarra, erromeroa, iratzea, hinojoa), haurrak ohitura horietako batzuetara modu erraz eta egokituan hurbiltzeko, esanahia eta ingurunearekiko lotura balioetsiz.
Tailer hau 3 urtetik gorako umeei zuzenduta dago.
Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.
