Calendar of Events

Latest Past Events

BASURALEZA: INGURUMENAREN MUNDUKO EGUNA. ZATOZ EREAGA HONDARTZA GARBITZERA, GUZTION ARTEAN GARBI – GARBI UTZIKO DUGU!.

Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta, zaborra garbitzeko eta biltzeko jardunaldi bat egingo da Ereagako hondartzan. Jardunaldi honen helburua ,herritarrek  gure ingurune naturalak zaintzearen eta garbi mantentzearen garrantziaz jabetzeko . Horretarako, gonbidapen masiboa egingo da, deialdia  Ingurumen gelako lagunen artean zabalduz. Lanaldia 2 ordukoa izango da, 11: 00etatik 13: 00etara.

ALTXORRAREN BILA

Altxorraren Bila familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honetan talde bakoitzak koordenatu batzuk jasoko ditu eta horietako bakoitzean ezkutatutako “altxor” bat aurkitu beharko du. Altxor horrek hezeguneko toki esanguratsu baten informazioaz gain, letra bat izango du. Taldeek hitz bat osatu beharko dute letra guztiak erabiliz. Hitz sekretuaren asmatzaileen artean Getxoko Aquarium-erako 4 txiki-sarrera zozketatuko […]

“ASTE BERDEA” ARGAZKI LEHIAKETA: GETXOKO HIRI EKOSISTEMETAKO ARGAZKIEN TXAPELKETA

Getxoko Aste Berdea dela medio argazki lehiaketa bat antolatu da, gaia “Getxoko Hiri Ekosistemak” izanik. Argazki irabazleak produktu ekologikoz beteriko saskia irabaziko du. Argazkiak aste osoan zehar bidali daitezke Ingurumen Aretoko sare sozialetara., #ekogetxo hashtag-a erabiliz. Lehiaketa adin guztietako pertsonei zuzendua dago. Lehiaketaren oinarriak irakurtzeko, sakatu hemen. Jarrai gaitzazu Instagramen!