Calendar of Events

Latest Past Events

“GURE LURRA” ALDI BATERAKO ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA

Apirilean egindako mikro-kontakizun lehiaketaren barruan, txikiek eta nerabeek egindako kontakizunez osatutako erakusketa xumea da. Kontakizun horiekin batera, apirilaren 22an Ama Lurraren Munduko Eguna dela eta egindako marrazkiak ere ikusi ahal izango dira. Maiatzaren 25etik ekainaren  12ra Getxoko haur eta gazteek ingurumenaren alde egindako erakusketa hau bisitatu ahal izango da.Erakusketa bisitatu ahal izateko ordutegia hau da: […]

“GETXOKO HEGAZTIAK” ALDI BATERAKO ARGAZKI ERAKUSKETA BERRIAREN INAUGURAZIOA

Erakusketa berri hau gure inguruan aurki daitezkeen hegazti espezie desberdinen argazkiez osatuta dago. Argazki hauen egileak inguruko ornitologo afizionatuak eta profesionalak dira: Moisés Gútiez Nozal, Daniel Oñate Reguera, Enrique Ordiales Ginés, Christopher Pellow eta Pablo Perez Martínez. Erakusketa apirilaren 12ra arte egongo da ikusgai.

“HERRIAREN KOLOREAK” ALDI BATERAKO ARGAZKI ERAKUSKETA BERRIAREN INAUGURAZIOA

Leku jakin batean ondo baino hobeto luzitu dute euskaldunek koloreak konbinatzeko ahalmena: arrantzarako itsasontzien koloretan, hain zuzen ere. Ezaugarri bikain horrek punturik gorena lortu du gure arrantzale-herrietan lehengo mendearen bigarren erdian, eta agerian geratu da bertako txalupa eta baxurako itsasontzietan. Ontziok egurrez egiten zituzten eta behin eta berriro pintatu, kresalaren erasoetatik babesteko. Irailaren 20ra arte.