Calendar of Events

Latest Past Events

ESKULAN JASANGARRIAK: ARKATZ-ONTZIAK PLASTIKOZKO BOTILEKIN

6 urtetik gorako umeei zuzendutako eskulan tailerra. Bertan, plastikozko botilak berrerabili ahal izango dituzte munstro itxurako arkatz-ontzi dibertigarriak egiteko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

BIO-DIBER TAILERRA: HEGAZTIAK KORTXOEKIN ESTANPATZEA

Hegazti Migratzaileen Munduko Eguna ospatzeko, 3 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera hau proposatzen dizuegu, non parte-hartzaileek hegazti politak egin ahal izango dituzten estanpazio bidez, kortxo bat berrerabiliz. Gainera, inguruko hegaztien argazkiak erakutsiko dira. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea

ESKULAN JASANGARRIAK: ARKATZONTZIAK

6 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer honetan arkatzontzi politak sortuko ditugu. Beti bezala, hainbat objektu berrerabiliko ditugu txikienen artean kontsumo arduratsua sustatzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea