Calendar of Events

Latest Past Events

HELDUENTZAKO TAILERRA: IKASI OGIA EGITEN ORE AMAREKIN

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako tailerra da eta bertan irin mota desberdinei eta hartzidura prozesuari buruz ikasiko dute parte-hartzaileek, eta ore amarekin ogia egingo dute Yureren eskutik (Okine ogia). Tailerra 10:30etatik 13:30etara burutuko da eta beharrezkoa da izena ematea aldez aurretik.

ITSU ITSUAN NATURAN (GUTXIENEZ 2 PERTSONAKO TALDEENTZAKO JARDUERA)

Jarduera autogidatu berri honen bidez parte hartzaileek Ingurumen Areto inguruan esperimentazio sentsorialean oinarritutako hainbat joko dibertigarri garatu ahal izango dituzte. Ekintza honen helburua zentzumen desberdinak esnatzea da naturara hurbildu eta berarekin konektatzen laguntzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea. Parte hartzeko […]

STREET ESCAPE ROOM: GELDIARAZI INBADITZAILEAK!

8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira.Ohiko Escape Room ez bezala, […]