Calendar of Events

Latest Past Events

BIO-DIBER TAILERRAK: ANTOTIPIA KUKUMAREKIN

3 urtetik gorako txikiei zuzendutako jarduera xumea da. Cúrcuma antotipia argazki-teknika bat da, eta kamerarik gabeko irudiak sortzeko aukera ematen du. Horretarako, material naturalak eta eguzki-argia erabiltzen dira, eta haurrek, etxean duten kotoizko jantzi zuri bat berrerabiltzeaz gain, apaintzeko aukera izango dute. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik […]

AZTERTU TAILERRA: FAMILIENTZAKO JARDUERA, SENTSAZIOAK ETA ESPERIMENTUAK KOSTALDE OSASUNTSU BATEAN

Zatoz familian gure itsasoa nola zaindu ikustera! Zentzumenak erabiliko ditugu kostaldeko materialak aztertzeko, eta esperimentu txikiak egingo ditugu ura osasuntsu dagoen egiaztatzeko. Itsas inguruneaz elkarrekin ikasteko eta gozatzeko modu dibertigarria Aztertu programarekin. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:30era eta 12:00etatik 13:00etara. * Gehienez 6 familia txanda bakoitzeko. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen […]

HELDUENTZAKO TAILERRA: IKASI OGIA EGITEN ORE AMAREKIN

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako tailerra da eta bertan irin mota desberdinei eta hartzidura prozesuari buruz ikasiko dute parte-hartzaileek, eta ore amarekin ogia egingo dute Yureren eskutik (Okine ogia). Tailerra 10:30etatik 13:30etara burutuko da eta beharrezkoa da izena ematea aldez aurretik.